198. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Ordenantza fiskalak aldatzea eta tarifak eguneratzea. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2013ko urriaren 3an egin osoko bilkuran, ordenantza fiskalen aldaketa eta tarifen eguneratzea onestea erabaki zuen:

1. ordenantza.–Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen eta jarduera kaltegabeen kontrolaren arloan baimenak emateko tasak arautzen dituena.

2. ordenantza.–Betearazpen aginduen, ordezko betearazpenen eta partikularrendako sorospenen tasak arautzen dituena.

3. ordenantza.–Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik altxatzeko zerbitzua egiteko eta eremu publikoan ibilgailuak ibilgetzeko tasak arautzen dituena.

4. ordenantza.–Zakurrak biltzeko eta Udalaren zakurtegiko zerbitzuaren tasak eta arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziaren tasak arautzen dituena.

5. ordenantza.–Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituena.

6. ordenantza.–Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.

7. ordenantza.–Irekitzeko lizentziak emateko tasak arautzen dituena.

8. ordenantza.–Hirigintzako lizentziak emateko tasak arautzen dituena.

10. ordenantza.–Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena.

11. ordenantza.–Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituena.

12. ordenantza.–Eguesibarren etxez etxeko laguntzarako udal zerbitzua arautzen duena.

13. ordenantza.–Kirol ikastaroetako irakaskuntza zerbitzua emateko tasak eta udalaren kirol eskoletakoak arautzen dituena.

14. ordenantza.–Udalaren kultura eta hizkuntza ikastaroetan irakaskuntza zerbitzua emateko tasak arautzen dituena.

15. ordenantza.–Udalaren kirol instalazioetako prezio publikoak arautzen dituena.

18. ordenantza.–Udalaren Musika Eskolako ikastaroetan izena eman eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituena.

20. ordenantza.–Udalaren gizarte zerbitzuen alorreko zerbitzuak emateko prezio publikoak arautzen dituena.

Ordenantza horiek jendaurrean egonen dira 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira jendea hartzeko ordutegian. Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2013ko urriaren 7an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1313792