2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DESOIO
Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren izendapenaren muga epea bukatzear dagoenez, eta Bake Epaileei buruzko 3/1995 Erregelamenduan eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatua bete dadin, hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, legeak eskatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak bildurik, interesaturik dagoen orok eskabidea aurkez dezan udal bulegoetan.
Bake epaile izendatua izateko ez da beharrezkoa zuzenbidean lizentziaduna izatea eta, aldiz, aski da Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan karrera judizialean sartzeko eskatzen diren betebeharrak betetzea, adinagatik erretiratzeko betebeharrak kenduta, baldin eta adina ez bada eragozpen fisiko edo psikikoa karguan aritzeko; orobat ez da egon behar epailearen eginkizunak betetzeko araudi berean aurreikusten diren ezgaitasun, bateraezintasun edo debeku arrazoien barnean.
Eskabiderik aurkezten ez bada, Osoko Bilkurak libreki aukeratuko du, eta erabakia Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Idazkaritzari jakinaraziko dio.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Desoion, 2013ko urriaren 4an.–Alkatea, Luis Mendiano Mendiano.
Iragarkiaren kodea: L1313751