198. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Aldaketa Ezgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartelak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2013ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa tokiko xedapen honetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Buñuelen, 2013ko urriaren 4an.–Alkatea, Joaquín Pórtoles Beltrán.

Iragarkiaren kodea: L1313729