198. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aurrekontuko 7/2013 eta 8/2013 aldaketak. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2013ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 7/2013 eta 8/2013 aldaketak 2013ko udal aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Berriobeitin, 2013ko urriaren 7an.–Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1313806