2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Basaburuko Udal Planeko egiturazko aldaketa, Orokietako 8. poligonoko 318. lurzatian. Behin betiko onespena
Sustapeneko kontseilariak abuztuaren 26an eman 69E/2013 Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi da Basaburuko Udal Planean, aldaketa egiteko espedientea, Orokietako 8. poligonoko 318. lurzatiari dagokionez, María Asunción Astiz Larrayak sustatua. 2013ko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 17an.
Hirigintzako araudia argitaratzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatuari jarraikiz, behar diren ondorioak izan ditzan.
Jauntsaratsen, 2013ko irailaren 17an.–Alkatea, Ricardo Arangoa Legarra.
HIRIGINTZAKO ARAUDIA
1. artikulua. Egiturazko determinazioak.
Hiri lurzoru finkatu gisa sailkatu da lurzoru urbanizaezineko 289,62 m²-ko eremua, katastroko 3726. finkari dagokiona, planoetan bildutako mugapena duela.
Sailkapen horrek ez du inolako igoerarik ekarriko indarreko Udal Planean aurreikusitako etxebizitzen kopuruan. Beraz, ez da bidezkoa etxebizitza babestuen antolaera.
Beheko solairuan 33,48 m²-ko eraikin txikia onartzen da. Azalera hori katastroko 22. lurzatian dagoen eranskinaren baliokidea da, eraitsiko dena. Beraz, azalera eraikigarria ez da handituko, Udal Planean aurreikusitakoaren aldean.
Erabilera globala bizitegitarakoa da, eta aldaketa hori onetsita eremua UOR-1 bizitegitarako unitate antolatuaren barnean sartuko da.
Hirigintzako aprobetxamendua ez handitzeko baldintza izanen da egiturazko determinaziotzat hartzea agiri honetan hiri lurzoru finkatu gisa sailkatu den eremuan eraikin berria egin ezina, katastroko 22. lurzatian dagoen eraikinaren eranskina aurretik eraitsi ez bada.
Udal Planeko araudi orokorraren 40. artikuluaren arabera, jabeek hiri lurzoruan eskura dezaketen hirigintzako aprobetxamendua Planak haren agiri arau-emaile grafikoetan eta idatzizkoetan aurreikusitako aprobetxamenduaren %100ekoa izanen da.
Beraz, ez da bidezkoa Basaburuko Udalari aprobetxamenduaren %10 lagatzea eta, gainera, kasu honetan ez da aprobetxamendua handitzen, Udal Planak onetsiaren aldean.
Ez da ukitzen bide publikoen sareko inolako elementurik, ezta espazio libreen eta ekipamendu publikoen sistema ere.
Hiri lurzoruaren mugapen berriak bat egiten du honako puntu hauek batzen dituzten lerroekin, katastroaren arabera UTM koordinadengatik identifikatuta baitaude:
1. puntua; X=601.298,0765 Y=4.763.247,8998.
2. puntua; X=601.295,6610 Y=4.763.245,6320.
3. puntua; X=601.292,6933 Y=4.763.242,5748.
4. puntua; X=601.298,0882 Y=4.763.225,4169.
5. puntua; X=601.307,7610 Y=4.763.228,5080.
6. puntua; X=601.312,4250 Y=4.763.230,5890.
2. artikulua Determinazio xehakatuak.
Dokumentu honetan hiri lurzoru finkatu gisa sailkatzen den azalerak bizitegitarako erabilera globala dauka; erabilera onartua bizitegitarako erabilera xehakatua da eta erabilera xehakatua onartzen ahal da zerbitzuetarako, merkataritzarako, ostalaritzarako eta nekazaritzarako. Xedea da katastroko egungo 22. lurzatiari eranstea.
Eginen den eraikinaren gehieneko lerrokadurak grafikoan ezarri dira, onartu den haren erabilera xehakatua bizitegitarakoa izanen baita. Izan ere, indarra duen Udal Planaren arabera, etxebizitzari lotutako erabilerak (garajea, etxeko biltegia, baratzea, nekazaritzako biltegia, kirol ekipamendu pribatua –igerilekuak eta abar–) bizitegitarako erabileraren barnean daudela ulertzen da.
Lerrokadurak aldatu ahal izateko ez da beharrezkoa izanen Udal Planeko aldaketaren gaineko dokumentua idaztea baizik eta Basaburuko Udalak zuzenean onetsiko du lurzatiaren xehetasun azterlana.
Eraikinak, gehienez ere, solairu bat izanen du, eta garaieraren, materialen eta abarren gaineko baldintzak indarreko Udal Planean eta agiri honetan ezarritakoak izanen dira.
Aldaketaren eremuan gaur egun dagoen eraikina, katastroko 24. lurzartia, finkatu da eta bizitegitarako erabilera esleitu zaio, 4. kategoriarekin. Antolamenduz kanpokoa, egokitzapena.
Kudeaketa: aldaketa hau onetsita, agiri honetan hiri lurzoru finkatu gisa sailkatutako aldea bananduko da erregistroko 3726. finkatik eta gehituko zaio erregistroko 3390 BIS finkari (katastroko 22.a), hiri lurzoru finkatuko 623,80 m²-ko lurzati berria osatzeko.
Iragarkiaren kodea: L1312883