2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
4. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Hasierako onespenaren erabakia 2013ko 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, irailaren 20an. Aditzera ematen da aldaketak 27.452,45 euro egiten duela guztira, entitatearen 2013ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean.
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Ablitasen, 2013ko urriaren 2an.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1313746