2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LIZARRA
2013ko lan eskaintza
Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2013ko urriaren 3an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:
“Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g artikuluan ezarriarekin bat, eta kontuan harturik bertan jasotzen diren eskudantziak Tokiko Gobernu batzarraren eskutan utzi direla Alkatetzaren uztailaren 28ko 214/2011 Dekretuaren bitartez,
ERABAKI DA:
1. Lizarrako Udalaren 2013ko ekitaldirako lan eskaintza onestea, ondotik zehazten diren lanpostuak betetzeko. Lanpostu huts horiek sarturik daude 2013ko martxoaren 23ko bilkuran onetsitako plantilla organikoan.
–Lanpostu hutsa, 7.5.-1 kodea duena, Udaltzaingoko kaboarena, barne igoeraren bidez betetzekoa.
–Lanpostu hutsak, 7.9, 7.10 eta 7.12.-3 kodeak dituztenak, udaltzainenak, txanda libreko oposizioaren bidez betetzekoak.
2. Lan eskaintza honetako lanpostuen deialdiak 2013ko edo 2014ko ekitaldietan eginen dira.”
Lizarran, 2013ko urriaren 7an.–Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.
Iragarkiaren kodea: L1313804