2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
KASEDA
Deialdia, Kasedako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Onartuen behin betiko zerrenda eta proben hasiera
Kasedako Alkatetzak, 2013ko irailaren 27an, honako ebazpen hau eman zuen:
2013ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 30ean, Kasedako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia.
EBATZI DUT:
1.–Onestea izangai onartuen behin betiko zerrenda hau:
Onartuak: Francisco Labiano Sola.
Baztertuak: inor ez.
2.–Adieraztea probak 2013ko urriaren 21ean hasiko direla, goizeko hamarretan. Izangaiak laneko arroparekin aurkeztu beharko du udaletxean. Handik deialdian zehaztutako probak egitera joanen da.
3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitara dadila agintzea.
Behar diren ondorioak izan ditzan ematen da argitara.
Kasedan, 2013ko irailaren 27an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1313545