2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZARRAKAZTELU
Deialdia, Zarrakazteluko Udaleko garbiketako lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Deuseztapena
Zarrakazteluko Udaleko alkateak, Alkatetzaren ebazpenaren bidez, 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdia deuseztatu zuen, Zarrakazteluko Udalaren zerbitzuko garbiketako lanpostu bat, lanaldi erdikoa eta lan-kontratu finkoarekin, oposizio bidez betetzekoa, Estatuko 2013ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2012 Legearen 23. artikuluak Administrazio Publikoetan langile gehiago sartzeko jartzen dituen mugapenen ondorioz.
Zarrakaztelun, 2013ko urriaren 7an.–Alkatea, Constantino Alfaro Cortes.
Iragarkiaren kodea: L1313944