198. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Ingurumen baimen integratua berritzeko eskaera, IMPREGNA, S.A.k egina.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 22. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Espedientea: 0001-0038-2013-000010.

Titularra: Impregna, S.A.

Jarduera: zurezko produktuak prestatu eta tratatzea, eta zurezko langet erabiliak lehengoratzea.

Tokia: –1. poligonoa, 38, 40, 91, 228, 406, 413 eta 420. lurzatiak.

Udalerria: Castejón.

Iruñean, 2013ko ekainaren 1ean.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1313952