1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
475/2013 EBAZPENA, irailaren 17koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, “Oinarrizko industria grafikoko laguntzailea” izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluen lanbide profila eta egitura onesten dituena.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 30. artikuluak Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak ezartzen ditu, derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu titulua lortu ez duten ikasleei zuzenduak, horrela ikasleek Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren egungo egiturako lehen mailako kualifikazioari dagozkion lanbide gaitasunak lor ditzaten –Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak sortu zuen–, eta aukera izan dezaten gizartean eta lan munduan ongi sartzeko eta beren oinarrizko gaitasunak gara ditzaten ikasketak egiten jarraitu ahal izateko.
Hezkuntzako sistemaren Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuak, 4. artikuluan, ezartzen du Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programen lanbide moduluak hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketaren parte direla.
Uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduaren bidez arautu dira Nafarroan Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak, eta hartan eman zaio baimena Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari aipatu foru agindua garatzeko behar diren ebazpena eta jarraibideak eman ditzan.
Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du, “Oinarrizko industria grafikoko laguntzailea” izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluen egitura eta lanbide erreferentea/lanbide profila ezartzeari dagokionez.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ebazpen honek helburu du “Oinarrizko industria grafikoko laguntzailea” izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluen lanbide profila eta egitura onestea, baita lanbide profilaren eta lanbide moduluen egituraren erreferentea ere.
Nafarroan lanbide hastapeneko kualifikazio programa horiek garatzen dituzten ikastetxe eta entitate baimenduetan aplikatuko dira.
Ebazpen honen bidez onetsitako erreferentea aldatzeko beharrezkoa izanen da Hezkuntza Departamentuaren baimena lortzea, ezartzen den prozeduraren bitartez.
2. “Oinarrizko industria grafikoko laguntzailea” izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluen lanbide profila eta egitura identifikatzea, baita lanbide profila eta lanbide moduluen egitura ere.
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialari jakinaraztea, argitara daitezen.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
5. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari eta Ikasketak Antolatzeko Atalari, behar diren ondorioetarako.
Iruñean, 2013ko irailaren 17an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.
ERANSKINA
“Oinarrizko industria grafikoko laguntzailea” izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluen lanbide profila eta egitura
1.–Programaren identifikazioa.
“Oinarrizko industria grafikoko laguntzailea” izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa elementu hauen bidez identifikatzen da:
a) Izena: Oinarrizko industria grafikoko laguntzailea.
b) Maila: 1 - Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa.
c) Lanbide arloa: Arte Grafikoak.
d) Iraupena: bi ikasturte; 1.000 ordu, programako lanbide moduluetarako.
e) Programaren modalitatea: LHKP. Oinarrizkoa.
2.–Lanbide profila.
“Oinarrizko industria grafikoko laguntzailea” izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean programa horri dagozkion lanbide kualifikazioak eta, hala denean, gaitasun unitateak.
3.–Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean programa horri dagozkion kualifikazioen eta gaitasun unitateen zerrenda.
Lanbide kualifikazio osoak:
a) Erreprografia, ARG410–1, honako gaitasun unitate hauek biltzen dituena:
UC1322–1: Erreprografiako mandatuak hartzea eta kudeatzea.
UC1323–1: Materialak eta ekipamenduak prestatzea eta erreprodukzioa egitea.
UC1324–1: Akaberako eragiketak egitea.
Osatu gabeko lanbide kualifikazioak:
b) Industria grafikoko eragiketa osagarriak, ARG512–1, gaitasun unitate hauek hartzen dituena:
UC1666–1: Eragiketa osagarriak egitea produkzio ekipamenduetan eta makinetan industria grafikoetan.
UC1667–1: Oinarrizko eragiketak egitea ekipamendu informatikoekin eta periferikoekin industria grafikoetan.
4.–Gaitasun orokorra.
Bezeroaren mandatua hartzea eta kudeatzea, erreprodukzioa, enkoadernazio funtzionala eta erreprografiaren berezko beste akabera batzuk egitea, beharrezko materialak prestatuz, makinak eta ekipamendu erreprografikoak doituz, eta eragiketa osagarriak egitea produkzio grafikoko makinetan eta ekipamenduetan, jasotako jarraibideekin bat eta arduradun batek ikuskatuta, laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako planean kalitateari eta produkzioari buruz ezarritako jarraibideen arabera.
5.–Berariazko lanbide gaitasunak.
Berariazko lanbide gaitasunak honako hauek dira:
a) Lan agindua betetzeko mandatua hartzea eta interpretatzea, enpresak ezarritako arauen eta prozeduren arabera.
b) Erreprografiako euskarriak eta kontsumigarriak hartzea eta biltzea, enpresak ezarritako kalitate irizpideen eta jarraibideen arabera, prozesuko eskuragarritasuna bermatzeko.
c) Bulegoko eragiketak egitea bezeroarekin, bukatutako produktua kobratuz eta bilduz, enpresak ezarritako prozedurei jarraituz, kalitate zerbitzua bermatzeko.
d) Jatorrizkoak egiaztatzea erreprodukzioa egiteko lan aginduan ezarritako kalitate irizpideekin.
e) Bitartekoak, euskarriak, kontsumigarriak eta beste produktu osagarri batzuk hautatu, prestatu eta kontrolatzea erreprodukzioa egiteko, lan aginduko zehaztapenen arabera eta jasotako jarraibideen arabera.
f) Jatorrizkoen erreprodukzioa eskuratzea, beharrezko probak eginez beharrezko kalitatea bermatzeko lan aginduaren zehaztapenen arabera eta ezarritako arauen arabera.
g) Erreprografiako ekipamenduen lehen mailako mantentze-lanak egitea behar bezala funtziona dezaten, enpresak ezarritako arauei jarraituz.
h) Beharrezko materialak hautatu eta prestatzea produktua bukatzeko eragiketak egiteko, lan aginduko zehaztapenen arabera.
i) Ebakiak egitea erreprografiako materialetan tamaina txikiko gillotinak eta zizailak erabiliz eta ezarritako segurtasun neurriak errespetatuz, lana bukatzeko edo prest uzteko hurrengo prozesurako.
j) Enkoadernazio funtzionaleko eragiketak eta erreprografiaren berezko beste akabera batzuk egitea, agiria ongi jarri eta ordenatua dagoela bermatuz, ezarritako jarraibideekin bat.
k) Elementu trukagarriak doitu eta muntatzeko eragiketa sinpleak egitea produkzio grafikoko makinan edo ekipamenduan, puntuan jartzen laguntzeko, lan taldearekin elkarlanean eta arduradunaren jarraibideekin bat, segurtasun, osasun eta ingurumen babesaren arloetako arauak betez.
l) Kontsumigarriak elikatu eta berriz jartzeko eragiketak egitea produkzio grafikoko makinan edo ekipamenduan, produkzio ekipamenduaren beharrak betetzeko ezarritako lan jarraibideen eta protokoloen arabera, segurtasun, osasun eta ingurumen babesaren arloetako arauak betez.
m) Euskarriak, erdi-prestatutako produktuak edo prozesu grafikoetan erabilitako beste material batzuk elikatu edo egokitzen laguntzea, lan jarraibideen arabera, produkzio grafikoko makinaren edo ekipamenduaren hornidura bermatzeko, segurtasun, osasun eta ingurumen babesaren arloetako arauak betez.
n) Produktuaren kalitatea kontrolatu eta egiaztatzeko eragiketa osagarriak egitea prozesuan, jasotako jarraibideen arabera eta lan aginduaren zehaztapenen arabera, enpresako kalitate planean laguntzeko, atzemandako edozein gorabeheraren berri emanez arduradunari.
o) Prozesu grafikoan erabilitako tresnak, makinak eta instalazioak puntuan jartzeko, mantentzeko eta garbitzeko oinarrizko eragiketetan laguntzea, produkzio ekipamenduak ahalik eta hobekien mantentzeko, segurtasun, osasun eta ingurumen babesaren arloetako arauak betez.
p) Materialak eta kontsumigarriak hornitzeko eta elikatzeko eragiketak egitea industria grafikoan erabilitako periferikoetan, jasotako lan jarraibideen arabera, beharrezko ez den geldialdirik ez egoteko eta produkzio beharrak betetzeko, enpresak ezarritako segurtasun arauak aplikatuz.
q) Eragiketa sinpleak egitea testu eta irudiekin, arduradunak aldez aurretik zehaztutako jarraibide eta parametroen arabera, prozesu grafikora egokitzeko, zehaztutako ekipamendu informatikoak eta softwarea erabiliz.
r) Oinarrizko eragiketak egitea zenbait aplikazio informatiko errazekin: Interneteko nabigatzaileak, posta elektronikoa, euskarri digitaleko grabazioa, antibirusak, segurtasun kopiak eta beste batzuk, ekipamendu informatikoak erabiliz, jasotako jarraibideekin bat arduradunen lanean laguntzeko.
6.–Gaitasun pertsonal eta sozialak.
Gaitasun pertsonal eta sozialak honako hauek dira:
a) Bakarrik edo talde baten barnean lan egitea, ordena, garbitasuna, puntualtasuna, erantzukizuna eta koordinazioa zainduz.
b) Laneko segurtasun arauak betetzea, arrisku pertsonalei eta produktuen, makinen edo instalazioen arriskuei aurrea hartuz.
c) Errespetu handiz jokatzea ingurumenarekin, eta harreman egokia eta hezibide onekoa izatea lagun, arduradun eta bezeroekin.
d) Instalazio eta ekipamenduen ahalik eta aprobetxamendu hoberena dakarten proba, hobekuntza eta saiakuntzetan parte hartzea.
e) Harremanak izatea lankideekin, malgutasunez, lankidetzaz, interesez eta errespetuz jokatuz, eta ezaugarri pertsonalen (adina, sexua, arraza, etab.) ondoriozko diskriminazio guztiak errefusatzea.
f) Lanpostua garbi eta txukun izatea eta erreprografia eragiketak egiteko behar diren makina, ekipamendu, lanabes eta tresnak prestatzea.
g) Lanbidearen esparruan ezagutzak berritzearen aldeko jarrerari eustea.
7.–Lanbide moduluak: izena eta iraupena.
“Erreprografia eta industria grafikoko eragiketak” izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluak eta haien iraupena taula honetan azaltzen dira:
KODEA | IZENA | ORDUAK, GUZTIRA | KLASEAK ASTEAN | IKASMAILA |
ARG01 | ARG01. Erreprografiako lanak hartu eta kudeatzea. | 100 | 3 | 1. |
ARG02 | ARG02a. Erreprodukzioa erreprografiako ekipamenduetan I. | 160 | 5 | 1. |
ARG03 | ARG03a. Akaberako eragiketak erreprografian I. | 140 | 4 | 1. |
ARG04 | ARG04a. Oinarrizko eragiketak ekipamendu informatikoekin eta periferikoekin industria grafikoetan I. | 100 | 3 | 1. |
ARG02 | ARG02b. Erreprodukzioa erreprografiako ekipamenduetan II. | 160 | 5 | 2. |
ARG03 | ARG03b. Akaberako eragiketak erreprografian II. | 140 | 4 | 2. |
ARG04 | ARG04b. Oinarrizko eragiketak ekipamendu informatikoekin eta periferikoekin industria grafikoetan II. | 70 | 2 | 2. |
ARG05 | ARG05. Eragiketa osagarriak produkzio grafikoko makinetan eta ekipamenduetan. | 130 | 4 | 2. |
| Enpresako praktikak (borondatezkoak). | 150 | | 2. |
| GUZTIRAKOAK | 1.000 | 15/astea | |
ARG02, ARG03 eta ARG04 lanbide moduluak bi ikasturtetan banatuta daude arrazoi akademikoengatik eta antolaketa arrazoiengatik.
8.–Programako lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, egiaztatzeko.
GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK | GAITASUN UNITATE EGIAZTAGARRIAK |
ARG01. Erreprografiako lanak hartu eta kudeatzea. | UC1322–1: erreprografiako lanak hartu eta kudeatzea. |
AGR02. Erreprodukzioa erreprografiako ekipamenduetan. | UC1323–1: ibilgailuko elementu mekaniko errazak desmuntatu, muntatu eta ordeztea. |
AGR03. Akaberako eragiketak erreprografian. | UC1324–1: ibilgailuko elementu elektriko errazak desmuntatu, muntatu eta ordeztea. |
AGR04. Oinarrizko eragiketak ekipamendu informatikoekin eta periferikoekin industria grafikoetan. | UC1666–1: eragiketa osagarriak egitea produkzio ekipamenduetan eta makinetan industria grafikoetan. |
AGR05. Eragiketa osagarriak produkzio grafikoko makinetan eta ekipamenduetan. | UC1667–1: oinarrizko eragiketak egitea ekipamendu informatikoekin eta periferikoekin industria grafikoetan. |
Iragarkiaren kodea: F1313005