195. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Laborantzako herrilurren esleipena

Buñuelgo Udalak, 2013ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki du laborantzako herrilurrak esleitzeko prozedura irekitzea. Horretarako hamabortz eguneko epea emanen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa dutenek esleitzeko eskaerak aurkez ditzaten.

Buñuelen, 2013ko urriaren 2an.–Alkatea, Joaquín Pórtoles Beltrán.

Iragarkiaren kodea: L1313620