195. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Zuzenketa Andosillako 5. poligonoko 1082. lurzatiko lerrokaduretan (aldaketa xehakatua). Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2013ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa behin betiko onestea Andosillako Udal Planean, Andosillako 5. poligonoko 1082. lurzatiko lerrokaduren aldaketari dagokionez, Andosillako Udalak sustaturik. Xedea du lerrokadura zuzentzea, bai lurzatiak Porvenir karrikaren aldera duen aitzinaldean bai hego-mendebaldean bide publikoarekin egiten duen mugan.

Abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 81. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko onespen hau, eta onetsitako aldaketaren gaineko dokumentuaren ale bat Sustapen Departamentura igorriko da, behar bezala eginbidetuta.

Andosillan, 2013ko irailaren 30ean.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1313613