195. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO LAN ARLOKO 27. EPAITEGIA

Judiziorako eta galdeketarako zitazio ediktua, 515/2013 judizioa

Zitatzeko agindu duen organoa: Madrilgo Lan arloko 27. Epaitegia.

Zein auzitan: 515/2013 judizioa, Jorge Javier Diez Vidalek sustatua, kaleratzea dela-eta.

Zitatua: Acciona Energía S.A., judizioko alderdi demandatu gisa.

Zitazioaren xedea: adiskidetze-ekitaldian eta judizioan parte hartzea, eta kasua bada, judizioko egitate eta inguruabarren gainean Jorge Javier Diez Vidal jaunak eskatutako galdeketari erantzutea, Epaitegiak bidezkotzat jotzen badu.

Non eta noiz agertu behar duen: epaitegi honetan, Princesa kalea 3-28008, lehen solairuan dagoen (edo, bestela, galdetu idazkaritzan) 1.2. judizio-aretoan, 2013ko urriaren 31ko 10:42an.

Legezko ohartarazpenak:

1.–Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ez da galaraziko judizioa egitea, eta aurrera jarraituko du, auzi-iheslari deklaratu beharrik izan gabe (LJALaren 83.3 artikulua).

Aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen dira, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 59. artikulua).

2.–Erabili nahi diren frogabide guztiak eraman behar dira judiziora (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 82.2 artikulua).

3.–Judiziora abokatuak lagunduta edo prokuradore nahiz lan harremanetako gradudun kolegiatuak ordezkatuta agertzeko asmoa badu, hala adierazi behar zaio epaitegi honi idazki baten bidez, ediktu hau argitaratu ondoko bi eguneko epean (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 21.2 artikulua).

4.–Agertzen ez bada eta bidezko arrazoirik frogatzen ez bada, Epaitegiak aitortutzat jotzen ahalko ditu kalterako diren egitate eztabaidatuak (Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 304. artikulua, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 91. artikuluari dagokionez), eta horrez gain, aurrez entzunaldia emanda, 180 eta 600 euro bitarteko isuna jartzen ahalko zaio (PZLaren 304. eta 292.4 artikuluak).

5.–Ediktu hau argitaratzeak alderdi demandatuari zitazioa legez agindutako moduan egiteko balio du, non den jakiterik ez baitago.

Zitatuak autoak aztertzen ahalko ditu Epaitegiko Idazkaritzan, judizioa egiten den egunera arte.

Madrilen, 2013ko uztailaren 25ean.–Idazkari judiziala, Pilar Ortiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: J1313207