4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 396/2013 prozedura
Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: zitazio zedula egin da, adiskidetze-ekitaldira edo/eta epaiketara ager dadin 2013ko urriaren 15ean, 12:40an, 103. judizio-aretoan (Iruñeko Justizia jauregia; San Roke kalea, 4), lanetik botatzeagatik erreklamazioa egiteko 396/2013 erregistro zenbakia duen prozesuan; haren kopia bulego judizial honetan dago eskura, interesdunek osorik ezagutu dezaten.
Eta Exclusivas Noain, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2013ko maiatzaren 29an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1313714