195. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. Enkanterako deialdia

Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Carlos Gómez Alvarezek eskaturik Hospederia Ciudad de Olite, S.L.ren aurka bideratu den 76/2013 betearazpen-prozeduran, erabaki da enkante bidez honako ondasun hau besterentzea:

–Ondasuna: ibilgailua, 3917 DCB matrikuladuna, furgoneta motakoa, Renault markakoa, Kangoo modeloa.

–Balorazioa: 9.000 euro.

–Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2013ko urriaren 24an, 10:00etan, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiean.

–Enkantearen baldintzak eta informazioa:

1. Enkantean parte hartzeko, posturagileek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

b) Enkantearen baldintza guztiak ezagutzen dituztela aitortzea.

c) Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 3158000000007613 kontuan, ondasunak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da.

2. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

3. Postura egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, eta horretarako ez du diru kopururik jarri behar izanen.

Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpeko alderdiari jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago. Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Iruñean, 2013ko irailaren 25ean.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1313304