195. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Gobernu Idazkaritza. Ediktua. Bake epaileen izendapena

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2013ko irailaren 23ko bilkuran hartutako erabakiak, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era bitartekoetan eta horiekin bat datozen Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren artikuluetan xedatutakoarekin bat, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Hirugarrena.–Izabako Bake Epaitegia: Jesús María Barace Marco jauna (NANa: 15.830.189-W), eta Raquel Esarte Ardanaz andrea (NANa: 33.416.287-R), bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Laugarrena.–Torres del Ríoko Bake Epaitegia: Juan Cruz Arzoz Bujanda jauna, (NANa: 16.508.353-B), bake epaile ordezkoa.

Bosgarrena.–Lapoblacióngo Bake Epaitegia: José Miguel Oria Gómez de Segura jauna (NANa: 16.499.676-M), bake epaile ordezkoa, eta ondoriorik gabe uzten da Miguel Oria Donamaría jaunaren izendapena, oker baten ondorioz izendatu baitzen.

Seigarrena.–Zizurko Bake Epaitegia: Jesús Guembe Elizalde jauna (NANa: 15.783.274-F), bake epaile titularra.

Izendatzeko erabaki horien aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2013ko irailaren 23an.–Gobernu idazkaria, Mercedes Vitrián Arigita.

Iragarkiaren kodea: J1313459