195. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Ordainarazpenen eta prezio publikoen ordenantzetan egindako aldaketak, 2014ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko dutenak. Hasierako onespena

Udalak, 2013ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aldaketak, 2014ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko dutenak, ondotik aipatzen diren ordenantzetan:

Ordainarazpenak:

“4. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, ibilgailuak espaloietan barna sartu-ateratzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituena.

5. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, eremu publikoa eta herrilurrak okupatzeko tasak arautzen dituena.

6. zenbakikoa.–Eremu publikoa, tokiko erabilera publikoko ondasunak eta erabilera publikoari atxikitako jabetza pribatuko lurrak terrazaz, beladorez eta barra-mostradore eramangarriez okupatzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskala. Hasierako onespena.

7. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, jabari publikokoak diren edo halakotzat hartzen diren lurretan zorupea okupatzeko tasak arautzen dituena.

8. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, eremu publikoaren gaineko hegalkinetan instalazioak paratzeko tasak arautzen dituena.

11. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, merkatu txikietan lurzorua okupatzeko tasak arautzen dituena.

12. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, Trakzio mekanikoko ibilgailuak egonaldi mugatuko eremu publikoetan aparkatzeko tasak arautzen dituena.

13. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, Montes de Cierzoko ureztatze tradizionalen eremuan Lodosako ubideko uraz baliatzeko tasak arautzen dituena.

14. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, Montes de Cierzoko eta Valdetellasko ureztalur berrietan presioko ureztatze zerbitzua erabiltzeko tasak arautzen dituena.

15. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.

16. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, Udalaren kirol medikuntzako zerbitzua erabiltzeko tasak arautzen dituena.

17. zenbakikoa.–Haur hezkuntzako udal ikastetxeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

18. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, hornidura azokako zerbitzu eta instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.

19. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, zezen plazako zerbitzu eta instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.

20. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, Udalaren autobus geltoki intermodaleko zerbitzuak erabiltzeko tasak arautzen dituena.

21. zenbakikoa. Ordenantza fiskala, Tuterako ekipamendu soziokulturalak (gizarte etxeak eta gazteendako udal aterpetxea) erabiltzeko tasak arautzen dituena.

22. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, Udalaren makineria, ibilgailuak, lanabesak eta bestelako elementuak uzteko tasak arautzen dituena.

24. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, Fernando Remacha Udal Kontserbatorioaren eta Udalaren Musika Eskolaren zerbitzuen tasak arautzen dituena.

25. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, Tuterako Udalaren Ur Batzordeak ordainarazi beharreko tasak arautzen dituena.

26. zenbakikoa–Ordenantza fiskala, agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.

27. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, autotaxietarako eta alokatzen diren gainerako ibilgailuetarako lizentziak eta baimenak emateko tasak arautzen dituena.

28. zenbakikoa.–Obra lizentziak eta baimenak ematearekin eta jakinarazitako obren kontrol edo/eta ikuskapenekin zerikusia duten zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

29. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, establezimenduak irekitzeko eta erabilera aldatzeko lizentzien tasak arautzen dituena.

30. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, hilerriko zerbitzuen tasak arautzen dituena.

32. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, ordezko betearazpenen tasak eta betearazpen aginduenak arautzen dituena.

33. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, ikuskapenak egiteko tasak arautzen dituena.

34. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, ibilgailuak eremu publikotik kentzeko eta ondotik altxatzeko zerbitzua egiteko eskubideak eta tasak arautzen dituena.

35. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, ur hornidura, saneamendu-estolderia, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasa arautzen duena.

38. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, Udalaren artxibo, liburutegi eta hemerotekako materiala kopiatzeko zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena.

39. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, Ezkontza zibilak hilberrien aldeko agur zibilak egiteko zerbitzuen tasak arautzen dituena.

40. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, Tuterako Udalaren Zerbitzuen Zentroko zerbitzuak eta ekipamenduak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena.

45. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, Tuterako Udalaren enpresa-mintegiaren espazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena.

46. zenbakia.–Ordenantza fiskala, La Cometa udal ludotekako instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.

Prezio publikoak:

“Ordenantza, Castel-Ruiz Enpresa Entitate Publikoaren prezio publikoak arautzen dituena”.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Indarra duten xedapenak bete beharrez, espedientea ikusgai dago Sustapen, Berrikuntza eta Afera Ekonomikoen Alorreko Katastro-Ogasuna Kudeatzeko Zentroan. Delako epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat emanen dira tasen aldaketa horiek.

Tuteran, 2013ko irailaren 30ean.–Ogasuneko zinegotzi delegatua, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L1313523