195. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntza ematea Asamblea de Cooperación por la Paz elkarteari

Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako ebazpen hau eman zuen 2013ko irailaren 18an:

RAL 18-SEP-13 (4/BI).

“Ikusirik 2013. urtean larrialdi humanitarioetan jarduketak egiteko diru-laguntzen deialdi publikorako oinarriak, eta ikusirik, halaber, garapenaren aldeko lankidetzako programaren proposamenari buruzko txosten teknikoa, ondokoa,

EBATZI DUT:

1.–6.000 euroko diru-laguntza ematea Asamblea de Cooperación por la Paz elkarteari laguntza humanitario gisara, Elikadura-baldintzen eta nekazaritza-gaitasunen hobekuntza Jacmel komunan (Haiti) proiekturako, 2013. urtean larrialdi humanitarioetan jarduketak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoaren A modalitatearen baitan.

2.–6.000 euroko gastua xedatu eta ordaintzeko betebeharra aitortzea 70/46200/482090 kontusailaren kargura, Asamblea de Cooperación por la Paz elkartearen alde, lehenbiziko puntuan adierazitako jarduketak gauzatu ditzan.”

Iruñean, 2013ko irailaren 18an.–Enrique Maya Miranda, Alkate Udalburua.

Iragarkiaren kodea: L1313600