195. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

3. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan egin aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 13an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

KREDITU GEHIKUNTZAK

121.2160000.–Informatikako mantentze lanak: 1.000,00.

121.2200500.–Prentsako iragarkiak: 3.000,00.

121.2260300.–Aholkulariak, errekurtsoak, notario gastuak etab.: 6.000,00.

411.2210201.–Osasun kontsultategiko ura eta zaborra: 200,00.

411.2210301.–Osasun kontsultategiko berogailurako erregaia: 500,00.

421.2120003.–0-3 urteko zikloko konpontze eta mantentze lanak: 3.000,00.

311.4620000.–Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoaren gasturako ekarpena: 5.758,30.

121.6220011.–Herriko Etxeko zaharberritze lanak: 5.000,00.

432.6010105.–Bideen urbanizazioa: 10.000,00.

432.6210000.–Lineak lurpean sartzea: 300.000,00.

Kreditu gehikuntzak, guztira: 334.458,30.

KREDITU BEREZIAK

452.1200107.–Kirol koordinatzailearen oinarrizko ordainsariak: 408,00.

452.1200307.–Kirol koordinatzailearen familia laguntza: 232,00.

432.6011200.–Izuko pilotalekuko plazaren urbanizazioa: 26.000,00.

451.6480000.–Ondare inmaterialaren bilketarako azterlana: 6.500,00.

Kreditu bereziak, guztira: 33.140,00.

Gastu igoera, guztira: 367.598,30.

FINANTZABIDEA

87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 367.598,30.

Finantzabidea, guztira: 367.598,30.

ALDAKETAK, KAPITULUKA

GASTUAK:

1. kapitulua: 640,00.

2. kapitulua: 13.700,00.

4. kapitulua: 5.758,30.

6. kapitulua: 347.500,00.

Gastuen aurrekontuaren igoera, guztira: 367.598,30.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua: 367.598,30.

Diru-sarreren aurrekontuaren igoera, guztira: 367.598,30.

Oltza Zendean, 2013ko urriaren 2an.–Alkate udalburua, Pedro María Azparren Ocaña.

Iragarkiaren kodea: L1313561