195. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Eskola garraiorako diru-laguntza

Óscar Arizcuren Polak, Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2013ko irailaren 18an honako ebazpen hau eman du:

EBAZPENA:

Ikusirik Noain Elortzibarko udal mugapetik kanpo euskarazko eskolak ematen dituzten ikastetxe publikoetara joateko eskola garraiorako diru-laguntzen deialdia 2013-2014 ikasturterako, Alkatetza honen 2013ko uztailaren 8ko Ebazpenaren bidez onetsia (2013ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).

Ikusirik ezen, deialdian xedatutakoarekin bat, 2012-2013 ikasturtea diru-laguntzarik gabe geldituko litzatekeela, ez baitago gaiturik onetsitako aurrekontuko kontu-saila esleitu ahal izateko prozedura, diru-laguntzen arloan indarra duen antolamendu juridikoaren arabera.

Noain Elortzibarko udal mugapetik kanpo euskarazko eskolak ematen dituzten ikastetxe publikoetara joateko eskola garraiorako diru-laguntzen onuradun izan daitezkeenen interesei kalterik ez egitearren, eta eskola garraiorako diru-laguntza emateko prozedura 2012-2013 ikasturtetik hasita eta hurrengo ikasturteetarako arautu ahal izateko.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105. artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1.–Indarrik gabe uztea Noain Elortzibarko udal mugapetik kanpo euskarazko eskolak ematen dituzten ikastetxe publikoetara joateko eskola garraiorako diru-laguntzen 2013-2014 ikasturteko deialdia, Alkatetza honen ebazpen baten bidez onetsia eta 2013ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 10ean, argitaratua.

2.–Noain Elortzibarko udal mugapetik kanpo euskarazko eskolak ematen dituzten ikastetxe publikoetara joateko eskola garraiorako diru-laguntza izendunaren deialdia onestea, 2012-2013 ikasturterako.

3.–Ebazpen hau igortzea baliogabetutako deialdiaren bidez eskaerak aurkeztu dituzten interesdunei, Udalaren esku-hartze zerbitzuei eta Osoko Bilkurari, egiten duen lehen bilkuran.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2013ko irailaren 18an.–Alkatea, Oscar Arizcuren Pola.

Noain Elortzibarko udal mugapetik kanpo euskarazko eskolak ematen dituzten ikastetxe publikoetara joateko eskola garraiorako diru-laguntza izenduna arautzen duen deialdia, 2012-2013 ikasturterako

Noain Elortzibarko Udalak aditzera ematen du ezen, Alkatetzak 2013ko irailaren 18an eman ebazpenaren bidez, onetsi direla 2012-2013 ikasturtean Noain Elortzibarko udal mugapetik kanpo D ereduko eskolak ematen dituzten ikastetxe publikoetan Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailak ikasi dituzten Noain Elortzibarko ikasleen eskola garraiorako diru-laguntza izenduna arautzen duen deialdiaren oinarriak.

Deialdi honetan xedaturik ez dagoen guztian, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari eta haren Erregelamenduari lotuko zaie.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, deialdi hau onetsi da 2013ko udal aurrekontua betearazteko oinarrien ingurumarian.

1.–Justifikazioa.

Deialdi honen xede diren laguntzak justifikatzen dira Noain Elortzibarko udal mugapean dauden Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan pixkanaka ari delako ezartzen D eredua; horren ondorioz, haurrak eredu horretan eskolatu nahi dituzten gurasoek, D eredua dagokien mailan ezarrita ez badago, beste herri batzuetako ikastetxeetan matrikulatu behar dituzte haurrak, batez ere Iruñean, eta horrek garraio gastuak handitzen ditu.

Orain arte hitzarmen bat zegoen eta haren arabera autobusaren kostuaren zati bat ordaintzen zen, autobusa erabiltzen zuten ikasleetako batzuk udalerrikoak ez zirela alde batera utzita.

Deialdia 2012-2013 ikasturteko garraio gastuak laguntzeko erabiltzea justifikatzen da Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari lotutako esparru juridiko bat eman behar zaielako 2013ko aurrekontuan xede horretarako aurreikusitako laguntzei, interesdunek kalterik izan ez dezaten iazko ikasturtean eskola garraioaren kostu osoa beren gain hartu behar izateagatik; hala bada, egoera erregularizatuko da eta 2013-2014 ikasturterako diru-laguntzak 2014ko aurrekontuaren kargura eginen litzatekeen deialdira atzeratuko dira.

Justifikatzen da, orobat, udal baliabideen bidez bertako herritarren beharrei zuzenean erantzun beharragatik, beste udalerri batzuetakoen gastuaren zati bat ordaindu gabe.

2.–Aurrekontua eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

Deialdi honi aurrekontuan 9.092,83 euro esleitu zaizkio gehienez, aurrekontuko kontu-sail honen kargura: 0/425/48001. Euskarazko eskola autobuserako diru-laguntza, 2013ko ekitaldiko udal aurrekontukoa.

Onuradun bakoitzari gehienez ere eman beharreko zenbatekoa hainbanatuko da eskatzaile kopuruaren eta bakoitzak frogatutako gastuaren arabera, muga izanik eskaerarekin batean aurkeztutako datuetatik heldu dena, eta aurrekontuko kontu-sailaren zenbatekoa gainditu ahal izan gabe.

3.–Diru-laguntza eskatzeko betebeharrak eta haien frogabideak.

Diru-laguntza eskatu ahal izateko, baldintza orokorrak bete behar dira eta ez egon indarra duen legeriak debekurako ezartzen dituen arrazoietan; horrez landa, baldintza hauek bete beharko dira:

1. Noain Elortzibarren erroldaturiko familia unitatea eratzea eskaerak aurkezteko epea bukatu aitzin.

2. Seme-alaba edo beren kargura dagoen adingabe bat edo gehiago matrikulaturik izatea, 2012-2013 ikasturtean, Foru Komunitatean D eredua ematen duten ikastetxe publikoetariko batean, ondoko maila hauetariko batean:

a) Lehen Hezkuntzako 3. maila.

b) Lehen Hezkuntzako 4. maila.

c) Lehen Hezkuntzako 5. maila.

d) Lehen Hezkuntzako 6. maila.

Deialdi honen ondorioetarako, honako hauek osatuko dute familia unitatea:

a) Senar-emazteek eta arestiko paragrafoan aipaturiko ikastetxeetan matrikulaturiko seme-alaba adingabeek osatua.

b) Berariazko legeriaren araberako bikote egonkorrak eta arestiko paragrafoan aipaturiko ikastetxeetan matrikulaturiko seme-alaba adingabeek osatua.

c) Legezko banantze kasuetan, edo ezkontzaren bidezko loturarik ez dagoenean, bikotea egonkorra ez denean edo bizikidetzarik ez duenean, amak edo aitak eta arestiko paragrafoan aipaturiko ikastetxeetan matrikulaturiko seme-alaba adingabeek osatua.

4.–Diru-laguntza eskatzeko espedienteak bideratzeko eta ebazteko eskumena.

Espedienteak bideratzea Noain Elortzibarko Udaleko Zerbitzu Orokorren Alorraren eskumena da, eta haien ebazpena, berriz, Alkatetzarena, Diru-Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 10.4 artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.s artikuluan xedatuari jarraikiz. Gauza bera da deialdiaren onespena.

5.–Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Eskaerak deialdi honi erantsitako eredu normalizatuaren bidez eginen dira, eta eskatzaileak sinatu behar ditu.

Eskaerak aurkezteko epea hilabete izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horren barnean, interesdunek deialdi honen zazpigarren oinarrian aipatzen den dokumentazioarekin batera aurkeztu behar dituzte beren eskaerak.

Eskaerak ez baditu betetzen deialdian ezarritako betekizunak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar egun balioduneko epe luzaezinean zuzen dezala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela. Betiere aitzinetik ebazpena emanen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluak aurreikusiarekin bat.

Eskaera aurkeztean baimena ematen zaio Noain Elortzibarko Udalari, bidezkotzat jotzen dituen jardueren bitartez egiaztatzeko eskatzaileek emandako informazioa zuzena den, ea eskatutako baldintzak betetzen diren kasu horretan eta onuradunak laguntza jasotzeagatik dituen betebeharrak betetzen dituen.

Eskaerak Noain Elortzibarko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Foruen plaza, 3; 31110 Noain), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazten diren lekuetako edozeinetan.

6.–Ebazteko eta jakinarazteko epea.

Ebazteko eta jakinarazteko epea hilabete izanen da gehienez, diru-laguntza eskaerak aurkezteko azken egun baliodunetik hasita.

Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da.

7.–Aurkeztu beharreko agiriak.

1. Eskaera, deialdi honekin batera heldu den ereduaren arabera beterik, eta tributu eginbeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatearen zinpeko aitorpena.

2. Eskatzailearen nortasuna frogatzen duen agiriaren fotokopia eta, haren izenean ordezkariren batek badihardu, haren agiriarena.

3. Eskaera zein adingaberendako aurkeztu den, bakoitzaren matrikularen fotokopia, hura Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. edo 6. mailakoa bada, 2012-2013 ikasturtekoa eta D eredukoa.

4. Eskola garraioaren aurrekontua, diruz lagundu beharreko zenbatekoa frogatzen duena, ikasturterako urteko kostuari dagokiona, 2012-2013 ikasturtean ikastetxeak dituen eskola egunen gainean kalkulatua, egunean gehienez 15 km egiteko.

Eskaerak ez badu eskola egunen kopurua zehazten eta hura beharrezkoa baldin bada diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, 175 balira bezala jokatuko da.

Aipatu kostua garraio modu kolektibo, publiko nahiz pribatu bati badagokio, ikasle bakoitzaren arabera xehakatuko da.

Eskatzaileak deklaratzen baldin badu ibilgailu partikularra erabiltzen duela adingabeak ikastetxera eramateko, diru-laguntza banaka erabakiko da, interesdunarendako, garraiatu beharreko bidaiariak zenbanahi direla, 0.30 euro/km emanda eta gehienez ere 15 km izanik egunean.

Udalak ofizioz egiaztatuko du eskatzaileak eguneratuak dituela udalerriarekiko zerga betebeharrak eta erroldaturik dagoela.

8.–Jakinarazteko edo argitaratzeko bidea.

Laguntza emateari buruzko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio bideari eta banaka jakinaraziko zaie eskatzaileei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatuari jarraikiz.

9.–Bateragarritasuna beste diru-laguntza batzuekin.

Deialdi honetako diru-laguntza bateragarria da beste edozein administrazio edo entitatek helburu bererako ematen dituen diru-laguntzekin, muga izanik ondoko paragrafoak dioena.

Diru-laguntzaren zenbatekoak ezin izanen du inoiz gainditu diruz lagundutako jardueraren kostua.

10.–Ordainketa.

Onartutako diru-laguntza ordainketa bakar baten bidez emanen da, ematearen ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean.

11.–Errekurtsoen araubidea.

Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren egile den organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bertzenaz, argitara eman eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.

2012-2013 ikasturtean Noain Elortzibarko udal mugapetik kanpo euskarazko eskolak ematen dituzten ikastetxe publikoetara joateko eskola garraiorako diru-laguntzaren eskaera

Eskatzailearen datuak.

NANa

Lehen deitura

Bigarren deitura

Izena

Helbidea

Noain (Elortzibar)

Familia unitatearen datuak.

LEHEN DEITURA

BIGARREN DEITURA

IZENA

NANa

JAIOTEGUNA

Matrikulazioko ikastetxeko datuak.

Izena:

Helbidea:

Herria:

Erabilitako garraiobidea.

Garraiobidea:

Publikoa: Taxia / Autobusa / Partikularra

Fakturaren zenbatekoa:

..................... euro / egun kopurua ........... / km ...................

Adingabe kopurua

Erantzukizunez aitortzen dut.

Ez dudala diru-laguntzei buruzko legerian aurreikusitako debekurik, eta eguneratuak ditudala nire zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

Deialdiaren 3. oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen ditudala.

Aitzineko datu guztiak egiazkoak direla eta orobat egiazkoa aurkezten dudan dokumentazio guztia, eta jakinaren gainean nagoela horiek ezkutatzea edo faltsutzea espedientea bertan behera uzteko arrazoi aski dela, kasu bakoitzean bidezko diren gainerako ekintzak aparte utzirik.

Noain Elortzibarko Udalari baimen berariazkoa ematen diodala aurkeztutako datuak egiaztatzeko.

Noain Elortzibarren, 2013ko ............aren .......................(e)an

Stua.: ...........................

Datuen babesa: Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa bete beharrez, aditzera ematen zaizu ezen emandako datu pertsonalak Noain Elortzibarko Udalaren Gizarte Prestazioen fitxategian sartuko direla, zer administrazio prozeduratarako eskatu diren, haren tramitazioa kudeatzeko. Datuak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka egiteko eskubidea erabiltzeko Erregistro Orokorrera jo beharko da (Foruen Plaza, 3, 31110 Noain).

Iragarkiaren kodea: L1312982