195. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Aspertsio bidezko ureztapena duten herrilurretako lurzatien esleipena

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 180. artikuluan eta hurrengoetan eta Udalerri honetako herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 38. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hogei egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek ureztalur tradizionaletan aspertsio bidezko ureztapena duten laborantzako herrilurren esleipena eska dezaten.

Interesdunek Udal Idazkaritzan eskura izanen duten eskabide eredua bete beharko dute. Herrilurreko aprobetxamenduak arautzeko indarra duen ordenantzan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Halaber, Udalak eskatzen ahalko du, hala behar bada, eskatzaileek orain arte esleiturik dituzten herrilurren laborantza zuzenean eta pertsonalki egiten dutela ziurtatzeko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Murillo el Fruton, 2013ko urriaren 1ean.–Alkatea, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L1313598