2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
A04 eremuko (Aralar kanpina) hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena
Lekunberriko Udalak, 2013ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lekunberriko A04 eremuaren (Aralar kanpina) hirigintzako garapenaren plangintza eta kudeaketarako hirigintza hitzarmena, Servicios Turísticos el Plazaola, S.L. enpresarekin sinatzekoa.
Espedientea jendaurrean edukiko da 20 egunean, iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan, interesdunek espedientea azter dezaten eta komenigarri iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzaten, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.a) artikuluan xedatuarekin bat.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Lekunberrin, 2013ko urriaren 2an.–Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: L1313608