195. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

13. poligonoko 419. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2013ko irailaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Lekunberriko 13. poligonoko 419. lurzatiaren xehetasun azterlana, Servicios Turísticos del Plazaola, S.L. enpresak sustaturik.

Espedientea jendaurrean edukiko da 20 egunean, iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan, interesdunek espedientea azter dezaten eta komenigarri iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzaten, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan xedatuarekin bat.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Lekunberrin, 2013ko urriaren 2an.–Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L1313606