2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
1. aldaketa 2013ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena
2013ko ekitaldiko aurrekontuan egin 1/2013 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 175. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 11n. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1. aldaketa 2013ko aurrekontuan
Mota: Diru-sarrera bidezko kreditua
Kredituak zein kontu-sailetara joanen diren:
KONTU-SAILA | IZENA | ZENBATEKOA |
1-45211-21101 | Ugarrandiko instalazioetako konponketa | 136.000,00 |
GASTUAK, GUZTIRA | 136.000,00 |
Finantzaketa: kreditua sortzen duten diru-sarrerak:
KONTU-SAILA | IZENA | ZENBATEKOA |
1-40000 | Udalaren ekarpena | 40.800,00 |
1-47001 | Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren transferentzia | 95.200,00 |
FINANTZAKETA, GUZTIRA | 136.000,00 |
Uharten, 2013ko urriaren 1ean.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.
Iragarkiaren kodea: L1313602