195. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARISOAIN

Oihan enkantea

Garisoaingo Kontzejuak (Gesalatz) herriko mendian egin beharreko oihan enkantearen deialdia aldatu du.

Deialdia ondoriozko enkantea izanen da (kontabilizatzen diren metro kubikoak eta tonak eskainiko dira).

Enkantea gutun-azal itxiaren prozeduraren bidez eginen da eta metro kubikoaren eskaintza altuena esleituko da, 2013ko urriaren 26an, 13:00etan, Kontzeju-etxean.

Eskaintzak Kontzejuari aurkeztuko dizkiote, eta hori egiteko epea urriaren 25ean bukatuko da.

Harremanetarako telefonoa: 678925089.

Esleipen-hartzaileak lana bukatu eta handik 15 egunera, beranduenez, ordaindu beharko du.

Garisoainen, 2013ko urriaren 1ean.–Alkatea, José Javier Iltzarbe Musitu.

Iragarkiaren kodea: L1313524