195. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Funesko Udalak, 2013ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, xehetasun azterlana behin betiko onetsi zuen katastroko 5. poligonoko 44. lurzatian, Funesko Arau Subsidiarioetako 2.16 poligonokoa baita, Oscar Martínez Cirauquik sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da erabaki hori, bertan sartutako hirigintzako arauekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Orobat, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza Departamentuari, baita behin betiko onetsitako tresnaren ale baten kopia kautotua ere, hura osatzen duten plano eta agiri guztiekin batera.

Erabaki honek bukaera emanen dio administrazio bideari, eta haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10 eta 46. artikuluekin bat.

Funesen, 2013ko irailaren 27an.–Alkatea, Isidro Velasco Estarriaga.

I. ERANSKINA

Araudia eta ordenantzak

2. Hirigintzako fitxa aldatua.

Ondotik ematen da hirigintzako fitxa aldatua. 2. zonako alderdi orokorra ez da aldatzen. 2.16ko alderdi partikularra soil-soilik.

POLIGONOA

2.16

AZALERA (guti g.b.)

ERABILERA

Bizitegia

ETXEBIZITZA KOP.

3

GARAIERA

BS + 2 + E

KUDEAKETA

Zuzeneko jarduketa

OHARRAK

44. lurzatian baimentzen da bi etxebizitza eraikitzea (horietariko bat, dagoena) baldintza hauekin:

–Bi etxebizitzetarako oinezkoen nahiz ibilgailuen sarbideak, eta orobat zerbitzuen ekipamendua, Pamplona karrikatik eginen da; funtzionalki ez da egonen etorkizuneko gibelaldeko bidearen mendean.

–Beheko solairuak lurzati guztia okupatzen ahalko du, aurreikusitako lerrokaduren barnean, hau da, 462,39 m².

–Goiko solairuek gehienez ere 612,15 m² egiten ahal dute guztira, egungo eraikinekoak barne. Alderdi hau justifikatu beharko da bigarren etxebizitza eraikitzeko proiektuan.

–Eraikuntza proiektuan justifikatu beharko da lurzatiak gaur egun dituen zerbitzuek (ur hornidura, saneamendua, argindarra etab.) aski direla aurreikusten diren eraikinetarako. Aski ez badira, premia berrietara egokitu beharko dira.

–Eraikin berria baino lehen edo harekin batera lagako eta urbanizatuko da 2.16 poligonoan sarturiko 44. lurzatian gibelaldeko bideari dagokion atala.

Iragarkiaren kodea: L1313605