195. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Enplegua sustatzeko kontrataziorako Eguesibarko Udalaren diru-laguntzen 2013ko deialdia

Ikusirik enplegua sustatzeko kontrataziorako Eguesibarko Udalaren diru-laguntzen 2013ko deialdiaren testua.

Oinarri arautzaile hauen xedea da ETEen kontratazioa eta enpleguaren egonkortasuna sustatzeko pizgarriak ezartzea, lanik gabe dauden langileen lan kontrataziorako diru-laguntzen bidez, Eguesibarren erroldaturik badaude gutienez ere urtebete lehenagotik eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude.

Horiek horrela, Udalak osoko bilkuran honako hau erabaki du:

1. Onestea enplegua sustatzeko kontrataziorako diru-laguntzen 2013ko deialdia.

2. Gehienez 20.000,00 euroko gastua baimentzea, 2013ko aurrekontuko “Enpleguaren sustapena” izeneko 322-4800000 kontu-sailaren kargura.

31.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2013ko irailaren 16an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

OINARRIAK

Enplegua sustatzeko kontrataziorako Eguesibarko Udalaren diru-laguntzen 2013ko deialdia

OINARRI ARAUEMAILEAK

1. oinarria.–Xedea.

1. Oinarri arautzaile hauen xedea da ETEen kontratazioa eta enpleguaren egonkortasuna sustatzeko pizgarriak ezartzea, lanik gabe dauden langileen lan kontrataziorako diru-laguntzen bidez, Eguesibarren erroldaturik badaude gutienez ere urtebete lehenagotik eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude.

2. Laguntza hauek aplikatuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik, eta dagokion kontu-saila onesten denetik udalerriko 2013ko aurrekontuan, 322-4800000 kontu-sailaren arabera.

2. oinarria.–Finantzaketa.

1. 2013rako finantzaketa, oinarri hauetan arautzen diren diru-laguntzak emateko, 322-4800000 kontu-sailaren kargura eginen da (“Enpleguaren sustapena” ) eta 20.000,00 euro erabiliko dira 2013ko gastuen aurrekontutik.

2. Emateko diru-laguntzen zenbatekoa, aurrekontu-aplikazio horretan dagoen kreditu erabilgarriaren mugara bitartekoa izanen da.

3. oinarria.–Diru-laguntzen onuradunak.

Enpresa txiki eta ertainak izan daitezke oinarri hauetan ezarritako laguntzen onuradun, forma juridikoa edozein dela ere, betiere kontratatzen dituzten langabeak Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude, Eguesibarren erroldaturik badaude gutienez ere urtebete lehenagotik eta oinarri hauetan ezarritako beharkizun eta baldintzak betetzen badituzte.

4. oinarria.–Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izateko, enpresek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Enpresa txiki edo ertaina izatea (249 langile bitarteko enpresak).

b) Tributu arloko betekizunak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea.

c) Arau-hauste oso larrien ondorioz enplegu programen aplikazioaren onuretatik baztertuak ez izatea, Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginean xedatutakoari jarraikiz (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia).

d) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Foru Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako debekuetako batean ere ez egotea.

e) Aldi baterako edo iraupen jakineko kontratuaren bitartez kontratatuko dituzten langileak enplegu eskaintza baten bitartez eskatzea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan.

5. oinarria.–Bazterketak.

1. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak ez zaizkie hauei aplikatuko:

a) Gizarteratzeko eta laneratzeko zentroak.

b) Estatuko Administrazio Orokorra eta Estatuko Administrazioaren Antolaketa eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 61/1997 Legearen III. tituluan eta hamargarren xedapen gehigarrian araututako erakundeak, bai eta administrazio autonomikoak eta toki entitateak eta haien erakunde publikoak ere.

2. Honako hauek ez dute laguntzarik jasoko:

a) Langileen Estatutuari buruzko Legeak (martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako testu bategina) 2. artikuluan aurreikusten dituen lan harreman bereziak eta beste legezko xedapen batzuetan aurreikusitakoak.

b) Kontratazioaren aurreko hogeita lau hilabeteetan enpresa, enpresa-talde edo entitate berean kontratu mugagabe baten bidez zerbitzuak eman dituzten langileekin egiten diren kontratazioak, eta langileak aurretik lan-harremanak izan baditu onuren eskatzaileak oinordetzen dituen enpresekin, Langileen Estatutuari buruzko Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

6. oinarria.–Laguntzen metaketa, gehieneko zenbatekoa eta bateraezintasuna.

Diru-laguntzak, bakarrik zein bertze diru-laguntza batzuk metatuta, ez du inoiz gaindituko lansarien kostu osoaren %100, gehi enplegu emailearen konturako karga sozialak.

Hori dela eta, diru-laguntzarako eskabidearekin batera konpromiso hau aurkeztu behar da: diruz laguntzen den kontratuaren indarraldian muga hori inoiz gainditzen bada horren berri emanen dela.

7. oinarria.–Diru-laguntza jaso dezaketen kontratuak.

Diru-laguntza jasotzen ahalko dute, betiere kontratu horien bidez enpresaren plantilla handitzen bada, kontratazio berria egin aurreko 6 hilabetetakoarekin alderatuta, 2013ko irailaren 1etik 2013ko abenduaren 31ra.

a) Kontratu mugagabeak, finko jarraigabeak barne.

b) Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1995 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.1 artikuluaren a) eta b) ataletan ezarritako kontratuak, gutienez ere 12 hilabete irauten dutenak, salbu eta b) atal horretako kontratuak, sektoreko hitzarmenak horretarako aukera ematen ez badu, orduan gutieneko iraupena hitzarmen horretan ezartzen dena izanen baita; betiere, 6 hilabete iraunen du gutienez.

Plantilla osoa kontatzean ez dira kontuan hartuko bitarte baterako kontratua duten langileak.

c) Desgaitasuna dutenendako enplegua sustatzeko aldi baterako kontratuak, Hazkundea eta enplegua hobetzeko abenduaren 29ko 43/2006 Legearen lehen xedapen gehigarrian arautzen direnak.

d) Prestakuntzarako kontratuak, enpresek enplegua eskatzen duten langabetuei egiten dietenak, gutienez ere urtebete irauten badute eta Langileen Estatutuaren 11.2 a) artikuluan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte.

e) Enpresari elkarteek eta enpresek egiten dituzten praktiketako kontratuak, gutienez ere sei hilabete irauten dutenak, enplegua eskatzen duten langabeekin, aipatu Estatutuaren 11.1 artikuluan ezarritako baldintzetan.

8. oinarria.–Laguntzen zenbatekoak.

1. Honako diru-laguntza hauek emanen dira, betiere lanaldia osoa bada:

–2.500 euro, 7. oinarriaren a) letran aurreikusitako kontratu bakoitzeko.

–1.000 euro, 7. oinarriaren b) letran aurreikusitako kontratu bakoitzeko, gutienez ere urtebete irauten badu.

–500 euro, 7. oinarriaren b) letran aurreikusitako kontratu bakoitzeko, gutienez ere 6 hilabete irauten badu.

Kontratu horiek mugagabe bilakatzen badira, diru-laguntza igoko da, 2.500 euroraino, 2013ko abenduaren 31tik aitzina egiten bada.

–500 euro, 7. oinarriko c) letran aurreikusitako kontratu bakoitzeko.

–300 euro, prestakuntzarako kontratu edo praktiketako kontratu bakoitzeko.

2. Lanaldi partzialeko kontratuetan, betiere lanaldi osoko langile konparagarri baten lanaldiaren %50 irauten badute gutxienez, eta kontratu finko jarraigabeetan, pizgarriak proportzionalki kalkulatuko dira laneko benetako denboraren arabera.

3. Kontratazioak kasuan kasuko hitzarmen kolektiboek markaturiko jarraibideen arabera eginen dira.

9. araua.–Epea, instrukzioa, tramitazioa eta ebazpena.

1. Prozedura alde batek eskaturik hasiko da, interesdunak Eguesibarko Udalera eskaera igorriko du eta entitate horretako erregistroan aurkeztuko da.

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 384. artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan aurkezten ahalko da.

Diru-laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa eta tramitazioa Udalaren Idazkaritzari dagozkio eta ebazpena, berriz, alkate udalburuari.

2. Eskaerak aurkezteko epea hilabete izanen da gehienez, lan-kontratua hasi edo kontratua mugagabe bihurtu eta biharamunetik hasita. Diru-laguntza ukatzeko arrazoia izanen da eskabidea epez kanpo aurkeztea.

Diru-laguntzak eskatzeko epea 2013ko abenduaren 31n bukatuko da.

3. Deialdi honetako eskabideak eta eranskinak Udalaren web orrian eskura daude: www.valledeegues.es.

4. Eskabideak eredu normalizatuetan aurkeztu beharko dira, eskabide orriaren atzeko aldean agertzen diren dokumentuekin batera.

5. Eguesibarko Udalak aurkezten den eskaera behar bezala baloratu eta ebazteko behar dituen argibide osagarri guztiak eskatzen ahalko ditu.

6. Eguesibarko Udaleko alkate udalburuak ebatziko du diru-laguntza eman edo ukatzea. Ebazpen hori gehienez ere hilabetean eman eta jakinaraziko da, eskaera tramitatzeko udal erregistroan sartzen denetik hasita. Epe hori ebazpen espresik jakinarazi gabe bukatzen bada, ulertuko da aurkeztutako eskaera administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi dela.

Eguesibarko Udalak diru-laguntza eskatzeko funtsa den jarduketa egin dela egiaztatu ondoren, diru-laguntza eman eta ordainduko du.

Ebazpenak ez dio administrazio bideari amaiera emanen. Horregatik, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa edo gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dira Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

10. oinarria.–Laguntza emateko prozedura.

Deialdi honetan ezartzen diren diru-laguntzak banan banako ebaluazio araubidean tramitatuko dira, eta horiek emateko prozedura sarrera ordenaren araberakoa izanen da, 20.000 euroko kontu-saila bukatu arte.

11. oinarria.–Diru-laguntza emateko ebazpenaren aldaketa.

Diru-laguntzak emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira, edo nazioko edo atzerriko bertze administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek ematen dituzten diru-laguntzak edo laguntzak batera lortzen badira, diru-laguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da.

12. oinarria.–Onuradunaren betebeharrak.

1. Diru-laguntza jasotzen duen enpresa beharturik egonen da diruz lagundutako lan-kontratuen gutxieneko iraunaldia betetzera. Kontratu mugagabeen kasuan (kontratu mugagabe berriak nahiz mugagabe bilakatuak), gutxieneko iraunaldi hori bi urtekoa izanen da, kontratu mugagabea egin edo hasierako kontratua egiten den egunetik hasita.

2. Diruz lagundutako kontratua duen langileren batek enpresa uzten badu, enpresak hilabeteko epea izanen du haren lekuan bertze bat paratzeko, deialdi honetako baldintzak betez, eta horren berri eman beharko dio Eguesibarko Udalari, kontratu berria egiten duenetik hilabete iragan baino lehen. Enpresak ordezkorik jarri ez edo deialdi honetako baldintzak bete gabe ordezkatzen badu, diru-laguntzaren zati bat itzuli beharko du, diruz lagundutako kontratuen iraunaldia betetzeko geratzen zaion denboraren proportzioan. Salbuespena izanen da langileak enpresa uzten duenean bidegabetzat aitortu edo deklaratutako kaleratzeagatik, orduan emandako diru-laguntza osorik itzuli beharko baita.

3. Diruz lagundutako kontratuak irauten duen bitartean, enpresak enpresa mantendu beharko du kontratazio berriak ekarri bezain handi, langile finkoen kopurua mantendu ere; hori betetzen ez bada, hein berean murriztuko da laguntza edo bertzerik gabe baliogabetuko da.

13. oinarria.–Ordainketa.

8. oinarrian ezarritako diru-laguntza osorik ordainduko zaie enpresei, langile kontratatuen zerrenda izenduna (TC2) aurkeztu ondoan.

14. oinarria.–Diru-laguntzak itzultzea.

1. Diru-laguntza emateko ebazpena baliorik gabe uzteko arrazoiak bildurik daude deialdi honetan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 36. artikuluan, eta badira, orobat, lege horren 37. artikuluan jasotzen diren bertze kasu batzuk; horiek guztiek ekarriko dute hartutako zenbatekoa, osorik edo partez, itzuli beharra, baita berandutza interesak pagatzeko eskatzea ere, diru-laguntza eman zenetik hori itzuli behar dela erabaki bitarte.

2. Diru-laguntzak itzultzeko prozeduraren arauak bilduta daude Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen VI. tituluan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean.

15. oinarria.–”De minimis” araubidea.

Laguntza hauek “de minimis” araubidearen pean daude, Europako Batzordeak abenduaren 15ean emandako 1998/2006 Erregelamenduan xedaturiko baldintzetan (erregelamendu hori Itunaren 87. eta 88. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da) eta Batzordearen 2009/C16/01 Komunikazioan ezarritako baldintzetan (komunikazio horretan Estatuko laguntzei aplikatzen ahal zaien Europar Batasuneko aldi baterako esparrua ezartzen da, gaur egungo krisi ekonomiko eta finantzarioaren garaian finantziazioa lortzen laguntzeko). Horien ondorioz, enpresa batek gehienez ere 20.000,00 euroko laguntza jaso dezake hiru urtean, lehen aldiz eman zitzaionetik.

16. oinarria.–Publizitatea.

Onuradunek jarduketak sustatu eta zabaltzeko egiten dituzten adierazpen guztietan Eguesibarko Udalak diruz lagundu dituela agertu beharko da.

Eguesibarko Udalak, berriz, emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratzen ahalko du bere web orrian.

17. oinarria.–Zehapen prozedura.

Dirua itzultzeko espedientearen tramitazioaren ondorioz sumatzen bada Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen IV. tituluan zehazten diren arau-hausteetako bat izan dela, Foru Lege berean ezarritako prozedurari jarraikiko zaio.

Orobat, enpresak aurkeztutako dokumentuetan funtsezko irregulartasuna dagoela antzematen baldin bada, emandako diru-laguntza ezeztatu eta kobratutako zenbatekoa itzultzeko eskatzen ahalko da.

18. oinarria.–Aplikatu beharreko arauak.

Deialdi honetan xedaturik ez dagoen guztian, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari lotuko zaie.

ENPLEGUA SUSTATZEKO KONTRATAZIORAKO DIRU-LAGUNTZA ESKATZEKO ORRIA, EGUESIBARKO ENPLEGU PLANAREN BARNEAN

Entitate eskatzailearen datuak:

IFZ

Izena edo sozietatearen izena

EJSN (jarduera letretan)

EJSN zk.

( - - - -)

Helbidea

Herria

Posta kodea

Telefonoa

Helbide elektronikoa

Gizarte Segurantzako kotizazio kontua

Legezko ordezkariaren edo ahalordearen datuak:

Izen-deiturak

Telefonoa

Helbide elektronikoa

Eskabideari buruzko zalantzak argitzeko pertsona:

Izen-deiturak

Telefonoa

Helbide elektronikoa

Enpresaren plantillaren datuak:

FINKOAK

FINKOAK EZ DIRENAK

BITARTEKOAK

GUZTIRA

Kontratua hasi aitzineko hilabetean

Kontratua hastean

kontratazio berria barne dela

Kontratu mota:

Kodea

Izena

Lanaldiaren %.

Kontratuaren erregistroko zenbakia

Aplikatzen ahal den hitzarmena

Eskaintza generikoaren erregistro zenbakia

Langilearen datuak:

Lehen deitura

Bigarren deitura

Izena

IFZ

Kontratuaren data

Adina

Sexua (G/E)

Herria

Posta kodea

Enplegu agentziako inskripzio eguna

Enplegu agentzia

Oinarrizko errentaren hartzailea? (Bai/Ez)?

Behean sinatzen duenak, ordezkatutako entitatearen izenean, eskaera aurkezten du Eguesibarko Udalari zuzendua, ekintza horren ondorio guztiak bere gain hartuz, eta ziurtatzen du emandako datu guztiak egiazkoak direla.

..............(e)n, 2...(e)ko .................aren ......(e)an

(Eskatzailearen sinadura)

Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak

1.–Bertze laguntza batzuen aitorpena (I. eranskina).

2.–Deialdiaren 4. oinarriko b) eta c) ataletan onuradunei buruz ezarritako betebeharren gaineko aitorpena (II. eranskina).

3.–Deialdiaren 5. oinarrian ezarritako bazterketen gaineko aitorpena (III. eranskina).

4.–Eskatzaileak diru-laguntza kobratu aurretik zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituelako egiaztagiria.

5.–Enpresa Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda eta horren ordainketan eguneratua dagoelako egiaztagiria.

6.–Diru-laguntza nor kontratatzeagatik eskatu den, horrexen kontratuaren kopia.

7.–Langileen izenen zerrenda (TC-2), diru-laguntza eskatu aitzineko hilabetekoa.

8.–Kontratatuaren errolda agiria (Eguesibarko Udalak eskatu beharrekoa).

9.–Hala baldin bada, kontratatuaren desgaitasun agiria.

10.–Transferentzia bidez kobratzeko eskaera, eredu ofizialaren araberakoa.

Izena: ......................................, IFZ: ..............., kargua: ....................................., entitatea: “................................”,

ZIURTATZEN DUT:

Udalari aurkezten diodan dokumentazio fotokopiatua hitzez hitz dagokiola jatorrizkoari.

Kontratatu den langilearen beharrezko baimena daukadala, eskabide honetan hari buruz agertzen diren datuen tratamendu informatikorako, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzeko arauetan xedatutakoari dagokionez, eta ahalmena ematen diodala Nafarroako Gobernuari haien erabilera informatikorako.

....................... (e)n, 2......(e)ko ................... aren ........(e)an

(Eskatzailearen sinadura)

I. ERANSKINA

Bertzelako laguntzei buruzko aitorpena

Honez landa, entitateak xede bererako bertzelako diru-laguntzarik jaso ote du edozein administrazio, ente publiko nahiz pribatutatik? Bai Ez

Erantzuna baiezkoa bada, adierazi beharko da zer laguntza mota den, zer erakundek emana, zenbatekoa eta data:

LAGUNTZA

ERAKUNDE
EMAILEA

ESKATUTAKO ZENBATEKOA ETA DATA

ESKATUTAKO ZENBATEKOA ETA DATA

Honez landa, entitateak azkeneko hiru urtean “de minimis” araubideko laguntzarik edo diru-laguntzarik eskatu edo eskuratu ote du, jarduera honetarako edo bertze baterako? Bai Ez

Erantzuna baiezkoa bada, adierazi beharko da zer laguntza mota den, zer erakundek emana, zenbatekoa eta data:

LAGUNTZA

ERAKUNDE
EMAILEA

ESKATUTAKO ZENBATEKOA ETA DATA

ESKATUTAKO ZENBATEKOA ETA DATA

Izena: ............................................, IFZ: ................, honen ordezkaria: ...........................

ADIERAZTEN DUT,

Egiazkoa eta osoa dela aitorpen honetako informazioa.

Orobat, hitza ematen dut Udalari emanen diodala, 15 egun baino laburragoko epean eskabide honen egunetik aitzina, xede bererako aurkezten ditudan eskabide berrien berri, baita jarduera honetarako nahiz bertzetarako “de minimis” araubidean aurkezten direnen berri ere.

Halaber, diru-laguntzaren zenbatekoa, bakarka edo metaturik, soldataren kostua gehi enplegatzailearen bizkar dauden karga sozialak baino gehiago bada, entitateak hitza ematen du muga hori gainditu dela aditzera emanen duela, diruz lagundutako kontratu aldian edozein momentutan gertatu ere.

....................... (e)n, 2......(e)ko ................... aren ........(e)an

(Sinatua)

II. ERANSKINA

Deialdiaren 4. oinarriaren b) eta c) ataletan onuradunen gain ezartzen dituen betebeharren gaineko aitorpena

Izena: ............................................, IFZ: ................, honen ordezkaria: ...........................

ADIERAZTEN DUT egiazkoa eta osoa dela aitorpen honetan jasotzen den informazioa.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluak xedatzen duenez, bertan aipatzen diren inguruabarretako batean dauden pertsona edo entitateek ezin izanen dituzte kobratu foru lege horretan arautzen diren diru-laguntzak.

Artikulu horrekin bat, adierazten dut ordezkatzen dudan entitatea ez dagoela inguruabar hauetako bakar batean ere:

a) Epai irmoan ezarritako kondenaren ondorioz diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko gaitasunaz gabeturik.

b) Konkurtso baten deklarazioa eskatua izatea, ezein prozeduratan kaudimengabea deklaratua izatea, konkurtso baten partaide deklaratua izatea, esku-hartze judizialaren mende egotea eta Konkurtsoei buruzko Legearen bidez ezgaitua egotea, konkurtsoa kalifikatzen duen epaian finkatutako ezgaitasun aldia bukatu gabe dela.

c) Administrazioarekin izenpeturiko edozein kontratu bukatutzat ematera behartu izatea, erruduntzat joa izateagatik.

d) Pertsona fisikoak, merkataritza sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkariak indarra duen araudian ezarritako bateraezintasunetakoren bat izatea.

e) Egoitza fiskala erregelamendu bidez paradisu fiskaltzat jotako herrialde edo lurralde batean izatea.

f) Ebazpen irmoan ezarritako zehapenaren ondorioz, galdu izana diru-laguntzak lortzeko ahalbidea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 38/2003 Foru Legean edo zergei buruzko lege orokorretan agindutakoaren arabera.

Orobat, adierazten dut ordezkatzen dudan entitatea ez dela baztertua izan arau-hauste oso larrien ondorioz enplegu programen aplikazioaren onuretatik, Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginean xedatutakoari jarraikiz (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia).

....................... (e)n, 2......(e)ko ................... aren ........(e)an

(Eskatzailearen sinadura)

III. ERANSKINA

Deialdiaren oinarrietan ezarritako bazterketen gaineko aitorpena

Izena: ............................................, IFZ: ................, honen ordezkaria: ...........................

ADIERAZTEN DUT egiazkoa eta osoa dela aitorpen honetan jasotzen den informazioa.

1.–Kontratazioak ez die eragiten sozietate forma juridikoa duten entitate edo enpresetako enpresaburuen edo enpresa kontrolatzen dutenen, zuzendaritzako karguak betetzen dituztenen edo administrazio organoetako kide direnen ezkontideei, aurrekoei, ondorengoei eta ezkontza edo odol bidezko bigarren mailara bitarteko bertze ahaideei, ezta azken horiekin egiten direnei ere.

2.–Kontratatau den langileak ez du, kontratazioaren aurreko hogeita lau hilabeteetan, zerbitzurik egin enpresa, enpresa-talde edo entitate berean, kontratu mugagabe baten bidez, eta ez du aitzinetik lan-harremanik izan onuren eskatzaileak oinordetzen dituen enpresekin, Langileen Estatutuari buruzko Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

....................... (e)n, 2......(e)ko ................... aren ........(e)an

(Eskatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: L1312817