195. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2061/2013 EBAZPENA, irailaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan eta Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludunen lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdiak onesten dituena, bat aldi baterako kontratatuak izateko, eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran aritzeko. Horiez gain, lanpostu horretan lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko probarako deialdia ere onesten da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak dituen langile beharrak ikusirik, bidezko da deialdi bat onestea, hautaproben bidez zerrenda hauek osatzeko: batetik, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan eta Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludunen lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran aritzeko izangaien zerrenda berri bat; eta, bestetik, halako lanpostuetan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda bat, gero sortzen diren beharrak betetzeko.

Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren arabera, aldi baterako kontratazioaren aurretik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek bertako langile finkoei eskainiko dizkiete bete nahi dituzten lanpostuak, eta, horretarako, behar diren hautaprobetarako dei eginen dute, prestakuntzaldian aritzeko izangaien zerrendak osatzeko.

Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuaren lehenbiziko xedapen iragankorrak ezartzen duenez, prestakuntzarako zerbitzu berezietan apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean deklaratu diren langile finkoei araubide hori bera aplikatuko zaie, non eta 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartzen duen egunean agortu ez badituzte aipatutako apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako sei eta lau urteko gehieneko epeak.

Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat, gehienez ere lau urte iraunen duen bigarren prestakuntzaldian sartzeko, langileek kasuan kasuko deialdian zehazten diren prestakuntza ikastaroak edo hautaprobak egin beharko dituzte (199/2004 Foru Agindu horren bidez, lanpostuak prestakuntzarako zerbitzu berezietan betetzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezarri zen).

Hori guztia ikusita, bidezkoa da Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan eta Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludunen lanpostuetan lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko probetarako deialdia onestea.

Horrenbestez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 42.2.c) artikuluarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduarekin bat, honako deialdi hauek iragartzen dira:

DEIALDIAK

I.–Deialdia, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan eta Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludunen lanpostuetan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda bat osatzeko

Hauek dira deialdiaren oinarriak:

Lehena.–Deialdia egiten da hautaproben bidez Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan eta Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludunen lanpostuetan aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko, gero sortzen diren aldi baterako beharrak betetzeko.

Aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda hori erabili baino lehen, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera prestatu diren edo etorkizunean prestatzen ahal diren langile finkoen zerrendak erabiliko dira.

Bigarrena.–Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak baldin haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, unibertsitateko diplomadunaren, ingeniari teknikoaren, arkitekto teknikoaren edo graduatuaren titulua edo baliokidetzat aitortutako beste titulu bat izatea, edo lortzeko baldintzak betetzea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina izatea.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dienik.

2.2. Oinarri honen 2.1.c) atalean eskatzen den titulazio baldintza agiri bidez frogatu beharko dute izangaiek, deialdi guztietarako balio duen zazpigarren arauan xedatutakoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

Hirugarrena.–Hautapen prozesuaren garapena eta balorazioa.

Hautapen prozesua ebazpen honen bidez onetsitako hiru deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat eginen da.

Laugarrena.–Aldi baterako kontratatuak izateko izangaiei dei egitea.

Izangaiei dei egin eta, hala bada, kontratatzerakoan, arau hauetan ezarritakoari jarraituko zaio: Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikulua eta hurrengoak; deialdi honen oinarriak; lanpostuak aldi baterako betetzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n eman zuen 814/2010 Foru Agindua (2011ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 15ekoa); eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Deia egiterakoan kontuan hartuko da, halaber, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren 4. atalean ezarritakoa. Horren bidez, desgaitasunen bat duten pertsonek Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegua lortzeko moduaren xehetasunak arautzen dira. Horretarako, %33koa edo handiagoa den desgaitasun aitortua duten pertsonek organo eskudunak luzatutako agiriaren kopiaren bidez frogatu beharko dute egoera hori.

II.–Deialdia, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan eta Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludunen lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko

Hauek dira deialdiaren oinarriak:

Lehena.–Deialdia egiten da hautaproben bidez Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan eta Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludunen lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko, gero sortzen diren aldi baterako beharrak betetzeko.

Prestakuntzaldian aritzeko izangaien zerrenda hori azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren langileen zerrenda erabiltzerik ez dagoenean erabiliko da. Foru dekretu haren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aldatu zen.

Bigarrena.–Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, C, D edo E mailakoa edo taldekoa, eta eskubidez duten gehieneko prestakuntzaldia agorturik ez izatea.

b) Beren lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egina izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, unibertsitateko diplomadunaren, ingeniari teknikoaren, arkitekto teknikoaren edo graduatuaren titulua edo baliokidetzat aitortutako beste titulu bat izatea, edo lortzeko baldintzak betetzea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina izatea. Titulu hori ezin da izan langile finkoari jardunean aritzeko balio diona.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

e) Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan eta Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludunen lanpostuetan lehen prestakuntzaldian aritzeko izangaien zerrendan ez egotea.

2.2. Oinarri honen 2.1.d) atalean eskatzen den titulazio baldintza agiri bidez frogatu beharko dute izangaiek, deialdi guztietarako balio duen zazpigarren arauan xedatutakoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita dei egiten zaien unean eta prestakuntzak iraun bitartean ere.

2.4. Deialdi honetan ezin dute parte hartu Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasun Departamentuaren mendeko erakunde autonomoei atxikitako langileek, ez eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik baztertutako langileek ere.

Hirugarrena.–Hautapen prozesuaren garapena eta balorazioa.

Hautapen prozesua ebazpen honen bidez onetsitako hiru deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat eginen da.

Laugarrena.–Prestakuntzaldian aritzeko izangaiei dei egitea.

Izangaien deia eta, hala badagokio, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeraren deklarazioa honako hauetan ezarritakoari jarraikiz eginen da: apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua; Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Agindua, prestakuntzarako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezartzen duena (157. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 31koa); eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

III.–Deialdia, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan eta Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludunen lanpostuetan aritzeko lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba egiteko

Hauek dira deialdiaren oinarriak:

Lehena.–Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan eta Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludunen lanpostuetan aritzeko lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proban parte hartzen ahalko dute lanpostu horretan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda indardunean ageri diren langileek, baldintza hauek betetzen badituzte:

–Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartu zuen egunerako, prestakuntzarako zerbitzu berezietan deklaratu izana apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean.

–Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean, prestakuntzarako zerbitzu berezietan gutxienez ere lau urtez aritu izana. Baldintza hau eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko da.

–Eskubidez duten gehieneko prestakuntzaldia agorturik ez izatea.

Bigarrena.–Bigarren prestakuntzaldian sartzeko probak.

Hautapen prozesua ebazpen honen bidez onetsitako hiru deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat eginen da.

Hirugarrena.–Izangaiei deitzeko hurrenkera.

Lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba gainditzen duten izangaiei dei egiten ahalko zaie Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan eta Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludunen zereginak aldi baterako betetzeko. Deituz gero, beren lanpostuan zerbitzu berezietan daudela deklaratuko da, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan eta aplikatzekoak diren bestelako arauetan xedatutakoarekin bat.

IV.–Hiru deialdietarako balio duten arauak

Lehenbizikoa.–Eskabideak aurkezteko epea.

Hiru deialdietan, parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.–Eskabideak.

2.1. Deialdietan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña), edo Nafarroako Gobernuaren erregistroko beste edozein bulegotan (zerrenda 2013ko 30. eta 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialetan argitaratu zen, otsailaren 13an eta ekainaren 13an, hurrenez hurren), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

Halaber, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan. Erregistro hori Nafarroako Gobernuaren Interneteko web atarian dago (www.navarra.es). Kasu horretan, artxiboak eransteko Erregistro Orokor Elektronikoan aurreikusitako formatuetatik edozein erabil daiteke parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak eransteko.

2.2. Aldi baterako kontratatuak izateko izangaien eskabideek I. eranskineko ereduarekin bat etorri beharko dute, lehenengo prestakuntzaldirako izangaienek II. eranskineko ereduarekin eta lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proban parte hartu nahi dutenen eskabideek, berriz, III. eranskineko ereduarekin. Eredu horiek Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean daude eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai deialdia argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek nortasun agiri nazionalaren fotokopia edo nortasuna eta nazionalitatea frogatzen dituen agiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute bakarrik, eta, hala badagokio, aldi baterako kontratatuak izateko deialdiaren 2.1.a) oinarrian nazionalitateaz eta ahaidetasunaz eskatzen diren baldintzen frogagirienak.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan eta Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludunen lanpostuetan aritzeko deia jasotzen duten izangaiek ez bestek aurkeztu beharko dituzte deialdiko titulazio baldintza frogatzen duten agiriak, kontratua gauzatzen denean edo prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoera deklaratzen denean.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan eta Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludunen lanpostuak aldi baterako betetzeko B motako gidabaimena izatea beharrezkoa denean, izangaiek baimen hori badutela frogatu beharko dute dei egiten zaienean.

2.3. Desgaitasun aitorturen bat duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, egoera horren frogagiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, nolako desgaitasuna duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.

Hirugarrena.–Izangaien onarpena.

3.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak deialdietako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak ikusgai jarriko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa) eta Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es web orrian, deialdiaren aipamenetik abiatuta (“Zerbitzuak” atala, “Enplegu Publikoa” azpiatala). Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko dira onartuen behin betiko zerrendak.

Egun horretatik aurrera eta ondoko bost egun baliodunetan, izangaiek erreklamazioak egiten ahalko dituzte, edo eskabidean egindako akatsak zuzendu.

3.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa) eta Nafarroako Gobernuaren Atarian (www.navarra.es) argitaratuko ditu (deialdiaren aipamena, “Zerbitzuak”, “Enplegu Publikoa” atalean), deialdi hauetan ezarritako hautaproba egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla aitortzeko. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat ez dutela betetzen ohartuz gero, interesdunek deialdietan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

3.3. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.

Laugarrena.–Proba.

4.1. Ebazpen honen bidez onetsitako hiru deialdietarako balio duen hautapen prozesua proba baten bidez eginen da. Proba horretan 50 galderari erantzun beharko zaie idatziz, ebazpen honen IV. eranskinean agertzen diren gaiei buruzkoak. Erantzuteko aukera bat baino gehiago eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira.

Ariketa hasi aurretik, Kalifikazio Epaimahaiak finkatuko du probaren gehieneko iraupena, baita oker erantzundako galderen penalizazioa ere.

4.2. Proba horrek 50 puntuko kalifikazioa izanen du, gehienez ere. Izangaien zerrendan sartuko dira hautaproban ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortzen duten izangaiak.

Proba horretan izangaiek kalkulagailu programaezina erabiltzen ahalko dute. Testu edo beste materialik ez da onartuko, tinta urdineko edo beltzeko bolaluma besterik, punta lodikoa.

Bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba egiten dutenei “gai” edo “ez gai” kalifikazioa emanen zaie. Horretarako, arau honetan ezarritako balorazioa hartuko da kontuan. Deialdi honetan “gai” kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak berriz aurkezten ahalko dira Administrazioak, bigarren prestakuntzaldian sartzeko, aurrerago antolatzen dituen probetan.

4.3. Probarako dei bakarra eginen da. Hartara nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat aldean dutela agertu beharko dute izangaiek. Beren nortasuna frogatzen ez duten izangaiak edo agertzen ez direnak baztertu eginen dira.

4.4. Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

Bosgarrena.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Idoya Azcárate Camio andrea, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Ataleko burua.

Ordezko mahaiburua: Carlos Bermejo Garde jauna, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontroleko burua.

Mahaikidea: Celia Esther de Vicente Semberoiz andrea, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko ogasuneko teknikaria.

Ordezko mahaikidea: María Teresa Elizari Huarte andrea, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Aholkularitza eta Koordinazio Bulegoko burua.

Mahaikidea: Cristina Astiz Goñi andrea, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea.

Ordezko mahaikidea: Javier Marturet Ilundain jauna, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatua.

Ordezko mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatua.

Mahaikide idazkaria: María Eugenia González Izco andrea, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako Kanpainako Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboko burua.

Ordezko mahaikide idazkaria: María Isabel Ayesa Aristu andrea, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Antolaketa Administratiboko Unitate Administratiboko burua.

5.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean abstentziorako aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko diote.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, mahaikideek parte ez hartzeko edo haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

Seigarrena.–Proba gainditzen dutenen zerrendak.

6.1. Izangaien artean gertatzen diren berdinketak irizpide hauei jarraituz ebatziko ditu epaimahai kalifikatzaileak:

a) Aldi baterako kontratazioetarako deialdia: berdinketak zozketa bidez erabakiko dira. Zozketa kalifikazio epaimahaiak eginen du, alfabetoaren bi letra atereaz. Berdinketa hautsiko da lehen abizenaren ordena alfabetikoaren arabera, eta, behar izanez gero, bigarren abizenaren ordenaren arabera, zozketan ateratzen diren bi letretatik abiatuta. Horren ondorioetarako, ZZ letren atzetik AA hartuko dira, berdinketak hausteko. Zozketaren emaitzak web-orrian (deialdiaren aipamenean) eta Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean argitaratuko dira.

b) Lehen prestakuntzaldian aritzeko izangaien deialdia: deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitortuta daukaten antzinatasunaren arabera hautsiko dira berdinketak, antzinatasun handiena duena lehenetsiz. Berdinketak badirau, aldi baterako kontratazioetarako deialdian berdinketak hausteko ezarritako zozketaren arabera ebatziko da.

6.2. Probak kalifikatzen bukatu ondotik, epaimahaiak honako zerrenda hauek argitaratuko ditu, bereizita, Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko web-orrian (www.navarra.es, “Zerbitzuak”, “Enplegu Publikoa”, deialdiaren aipamena):

–Aldi baterako kontratatuak izateko deialdian proba gainditzen duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

–Zerbitzu berezietan lehen prestakuntzaldian aritzeko izangaien deialdiko proba gainditu dutenen zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

–Bigarren prestakuntzaldia egiteko sarrera proba “gai” kalifikazioarekin gainditu duten izangaien zerrenda.

Halaber, epaimahaiak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dizkio arau honetan aipatzen diren zerrendak, onets ditzan, hautapen prozesuaren espediente osoarekin batera.

Zazpigarrena.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan edo Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludunen lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak.

7.1. Behin betiko zerrendak.

Hautapen prozesuaren espediente osoa jasota, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emandako ebazpen baten bidez, izangaien zerrendak onetsiko dira. Zerrenda Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean argitaratuko da (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa), baita Nafarroako Gobernuaren web orrian ere (www.navarra.es, “Zerbitzuak”, “Enplegu Publikoa”, deialdiaren aipamena).

7.2. Deia.

Arau honetan aipatutako zerrendetan ageri diren izangaiei dei egiteko, ebazpen honen bidez onetsitako deialdietako oinarrietan ezarritakoari jarraikiko zaio; betiere, prestakuntzaldian aritzeko izangaiak lehenetsiko dira aldi baterako kontratatuak izateko izangaien aurretik.

Deia jasotzen duten izangaiek kasuan kasuko deialdian eskatutako titulazio baldintzak betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte; horretarako, unibertsitateko diplomadunaren, ingeniari teknikoaren, arkitekto teknikoaren edo graduatuaren tituluaren edo baliokidetzat aitortutako beste titulu baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, betiere eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen eskuratua.

Eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak hautapen prozesutik baztertuko dira, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

Zortzigarrena.–Gehieneko denbora prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko.

8.1. 4 urteko bigarren prestakuntzaldia egiteko eskubidea duten izangaiak ezin dira 10 urte baino gehiago egon prestakuntzarako zerbitzu berezietan, epe horretan lanpostu batean baino gehiagotan aritu badira ere.

8.2. Prestakuntzarako zerbitzu berezietan 6 urte bitarte egoteko eskubidea duten izangaiek ezin izanen dute gehieneko epe hori gainditu, epe horretan lanpostu batean baino gehiagotan aritu badira ere.

Bederatzigarrena.–Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdien, oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2013ko irailaren 16an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Nafarroako Gobernua - Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua - Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

Eskabide eredua

Eskabidea, ...................................... lanpostuan aldi baterako kontratatuta aritzeko deialdian parte hartzeko. Deialdia ..........(e)ko ........aren ........(e)ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (.... zk.).

1) Norberaren datuak.

Izen-deiturak

NAN zk. ................... Nazionalitatea ...................................... Jaioteguna

Helbidea .............................................. Herria .................................

Probintzia ..................... Posta kodea

Telefonoak (3 gehienez) .....................

Helbide elektronikoa: .................

2) Desgaitasuna frogatzea (bidezkoa denean bakarrik).

Desgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren frogagiria aurkezten dut.

Desgaitasuna dut, eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik (beste orri batean, minusbaliotasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

3) Euskarazko lanpostuak (deialdian hala adierazten denean soilik).

Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut, eta horretarako honako hau adierazten dut:

Badudala Euskararen Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua (2. eta 3. jakite maila).

Hizkuntza eskola ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi “urrats” gainditu ditudala (1. jakite maila).

Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

4) Horrez gain, hauxe diot:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eta indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela izan desgaitua, ez eta gabetua ere, eginkizun publikoak betetzeko.

Baditudala deialdian eskatzen diren tituluak eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Ez dudala Espainiako nazionalitatea. Zin egiten edo hitzematen dut ez dudala .......................ko (sorterria) funtzio publikoan sartzeko diziplina zehapenik edo zigor penalik.

Iruñean, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an

(Sinadura)

OHARRAK:

Eskabidearekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da agiri honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremana kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Datu horiek egoki erabiltzearen arduraduna Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

II. ERANSKINA

Nafarroako Gobernua - Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua - Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

Eskabide eredua

Eskabidea, ...........................................… lanetan lehen prestakuntzaldian aritzeko izangaien deialdian parte hartzeko. Deialdia ........…(e)ko ......…..aren …..(e)ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (..... zk.).

1) Norberaren datuak.

Izen-deiturak

NAN zk. ................... Nazionalitatea ............................. Jaioteguna .............................

Helbidea ...................................... Herria

Probintzia ..................... Posta kodea

Telefonoak (3 gehienez)

Helbide elektronikoa:

2) Zein lanpostutarako izendatua (datuak).

Departamentua

Zerbitzua

Lanpostua

Maila ..........................

3) Desgaitasuna frogatzea (bidezkoa denean bakarrik).

Desgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren frogagiria aurkezten dut.

Desgaitasuna dut, eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik (beste orri batean, minusbaliotasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4) Euskarazko lanpostuak (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut, eta horretarako honako hau adierazten dut:

Badudala Euskararen Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua (2. eta 3. jakite maila).

Hizkuntza eskola ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi “urrats” gainditu ditudala (1. jakite maila).

Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5) Horrez gain, hauxe diot:

Jardunean egoteko tituluez gain, deialdian eskatzen diren tituluak ere baditudala eta deialdiko baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an

(Sinadura)

OHARRAK:

Eskabidearekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da agiri honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremana kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Datu horiek egoki erabiltzearen arduraduna Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

III. ERANSKINA

Nafarroako Gobernua - Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua - Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia

Eskabide eredua

Eskabidea, .................. lanpostuan lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko deialdian parte hartzeko. Deialdia ..........(e)ko .........aren ........(e)ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (..... zk.).

1) Norberaren datuak.

Izen-deiturak

NAN zk. ................... Nazionalitatea ............................. Jaioteguna .............................

Helbidea ...................................... Herria

Probintzia ..................... Posta kodea

Telefonoak (3 gehienez)

Helbide elektronikoa:

2) Zein lanpostutarako izendatua (datuak).

Departamentua

Zerbitzua

Lanpostua

Maila ..........................

3) Desgaitasuna frogatzea (bidezkoa denean bakarrik).

Desgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren frogagiria aurkezten dut.

Desgaitasuna dut, eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik (beste orri batean, minusbaliotasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4) Euskarazko lanpostuak (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut, eta horretarako honako hau adierazten dut:

Badudala Euskararen Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua (2. eta 3. jakite maila).

Hizkuntza eskola ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi “urrats” gainditu ditudala (1. jakite maila).

Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5) Horrez gain, hauxe diot:

Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartu zuenean prestakuntzarako zerbitzu berezietan nengoen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen prestakuntza eta hobekuntza profesionala arautzen dituen apirilaren 14ko 96/1997 Errege Dekretuaren babesean.

Egoera administratibo horretan lau urte gutxienez eman ditut.

Baditudala deialdian eskatzen diren tituluak eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an

(Sinadura)

OHARRAK:

Eskabidearekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da agiri honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremana kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Datu horiek egoki erabiltzearen arduraduna Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

IV. ERANSKINA

Gai zerrenda

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamenturako eta Nafarroako Zerga Ogasunerako erdi mailako tituluduna

Hitzarmen ekonomikoa.

1. gaia.–Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean dagoen hitzarmen ekonomikoa. Xedapen orokorrak. Tributu harmonizazioari buruzko arau orokorrak eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko eta Balio Erantsiaren gaineko Zergei buruzko arauak.

Oharra: hitzarmen ekonomikoari buruzko galderen erantzunak deialdia argitaratzen den egunean indarra duten arauen araberakoak izanen dira.

Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra.

2. gaia.–Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra. Tributudunen eskubide orokorrak. Zerga zuzenbidearen iturriak. Tributu motak. Subjektu pasiboak. Erantzuleak. Tributu zorra. Arau-hauste arinak eta larriak. Zerga zehapenak.

3. gaia.–Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra. Tributuen kudeaketa: ebatzi beharra. Alegazioak. Interesdunari entzunaldia ematea. Epeak. Tributudunari informazioa eta laguntza ematea: argitalpenak, jakinarazpenak eta tributu gaietako kontsultak. Tributuen likidazioa: motak. Diru-bilketa: borondatezko eta premiamendu aldiak. Diru-bilketa premiamendu aldian. Tributuen gaineko ikuskapena: ikuskapen lanetako dokumentazioa eta epeak.

4. gaia.–Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra. Egintzen berrikuspena administrazio bidean. Berrikuspeneko prozedura bereziak. Errekurtsoa jartzeko eskubidea. Inpugnatutako egintzaren exekuzioa bertan behera uztea. Bermeen kostuak itzultzea. Berraztertzeko errekurtsoa. Inpugnazio ekonomiko-administratiboak: motak, organo eskuduna eta zer gairi buruz aurkezten ahal diren erreklamazio ekonomiko-administratiboak.

Oharra: Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrari buruzko galderen erantzunak deialdia argitaratzen den egunean Nafarroan indarra duten foru arauen araberakoak izanen dira.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga.

5. gaia.–Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Zergaren araubide juridikoa, izaera, helburua eta aplikazio eremua.

6. gaia.–Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Zergapeko egintzaren esparru material eta pertsonala.

7. gaia.–Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Zerga oinarria: arau orokorra. Lan etekinak. Kapitalaren etekinak: arau orokorrak. Ondasun higiezinen kapitalaren etekinak. Ondasun higigarrien kapitalaren etekinak.

8. gaia.–Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Enpresa eta lanbide jardueretako etekinak.

9. gaia.–Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Ondare gehitze eta gutxitzeak.

10. gaia.–Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Errenta-egozpenaren araubidea. Inbertsio kolektiboko erakundeak.

11. gaia.–Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Errenten integrazioa eta konpentsazioa. Likidazio-oinarri orokorra: zerga-oinarriaren zati orokorrean egin beharreko murrizketak. Likidazio-oinarri negatiboaren zati orokorraren konpentsazioa. Aurrezkiaren likidazio-oinarri berezia.

12. gaia.–Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Kuota osoa. Kuota likidoa: kuotaren kenkariak. Kuota diferentziala. Tributu zorra.

13. gaia.–Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Baterako tributazioa aukeratzea. Familia unitatea zer den. Aukera horretaz nola baliatu. Baterako tributazioaren elementuak. Kontu-sail negatiboen konpentsazioa baterako tributazioan. Baterako tributazioaren arau bereziak.

14. gaia.–Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Zergaldia eta zergaren sorrarazpena. Urte naturaletik beherako zergaldiak. Diru-sarrera eta gastuen aldi bateko egozpena. Familia egoera zehaztea.

15. gaia.–Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Atxikipenari edo konturako sarrerari lotuak dauden errentak. Konturako ordainketak egitera behartuak daudenak. Konturako sarrera edo atxikipena egin beharra nola sortzen den. Atxikipenen aldi baterako egozpena. Kontura egindako sarreren edo atxikipenen kalkulua eta zenbatekoa. Atxikitzailearen eta konturako sarrera egiten duenaren betebeharrak. Ordainketa zatikatuak.

16. gaia.–Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Zergaren kudeaketa: prozeduraren hasiera, egiaztapena eta ikerketa, likidazioa, zerga-bilketa. Formazko betebeharrak. Preskripzioa. Errekurtsoak.

Oharra: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko galderen erantzunak deialdia argitaratzen den egunean Nafarroan indarra duten foru arauen araberakoak izanen dira.

Balio Erantsiaren gaineko Zerga.

17. gaia.–Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Izaera eta aplikazio eremua. Zergapeko egintza: ondasunen entregak, zerbitzu emateak, Europar Batasunaren barrenean egiten diren ondasun erosketak eta ondasunen inportazioak.

18. gaia.–Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Salbuespenak: ondasunen entregak, zerbitzu emateak eta Europar Batasunaren barrenean egiten diren ondasun erosketak. Salbuespenak ondasunen inportazioetan (Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko 37/1992 Legearen 27., 64. eta 65 artikuluak).

19. gaia.–Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Zergapeko egintza non gertatzen den: ondasunen entregak, zerbitzu emateak eta Europar Batasunaren barrenean egiten diren eragiketak. Zergaren sorrarazpena: ondasunen entregak, zerbitzu emateak, Europar Batasunaren barrenean egiten diren ondasun erosketak eta ondasunen inportazioak.

20. gaia.–Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Zerga-oinarria: ondasunen entregak, zerbitzu emateak, Europar Batasunaren barrenean egiten diren ondasun erosketak eta ondasunen inportazioak. Subjektu pasiboak: ondasunen entregak, zerbitzu emateak, Europar Batasunaren barrenean egiten diren ondasun erosketak eta ondasunen inportazioak. Zergaren erantzuleak. Zergaren jasanarazpena.

21. gaia.–Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Zerga-tasa. Kenkariak eta itzulketak. Zergaren aplikazio esparruan ezarrita ez dauden enpresaburu eta profesionalentzako itzulketak.

22. gaia.–Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Araubide bereziak. Arau orokorrak. Araubide erraztua. Abeltzaintzaren, nekazaritzaren eta arrantzaren araubide berezia. Ondasun erabilien, artelanen, antigoaleko gauzen eta bildumako gaien araubide berezia. Inbertsioko urrearen araubide berezia. Bidaia agentzien araubide berezia. Baliokidetasun errekarguaren araubide berezia. Bide elektronikoaz egindako zerbitzuen araubide berezia. Entitate taldearen araubide berezia.

23. gaia.–Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Subjektu pasiboen betebeharrak. Zergaren kudeaketa: likidazioa eta bilketa. Ofiziozko behin-behineko likidazioa. Europar Batasunaren barreneko eragiketen aitorpen laburtua. Ordezkari fiskala.

24. gaia.–Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Diru-sarrera etetea. Arau-hausteak eta zehapenak. Errekurtsoak. Xedapen gehigarriak, iragankorrak, indargabetzaileak eta azken xedapenak.

25. gaia.–Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Fakturazio eginbeharrak arautzen dituen Errregelamendua.

Oharra: Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko galderen erantzunak deialdia argitaratzen den egunean Nafarroan indarra duten foru arauen araberakoak izanen dira eta, horietan arautu gabe baldin badago, lurralde erkidean indarra duen araudiaren araberakoak.

Iragarkiaren kodea: F1313394