187. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

Madrilgo Lan arloko 3. Epaitegia

Ediktua. 611/2013 prozedura. Jakinarazpen zedula

Ismael Perez Martinez jaunak, Madrilgo Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Jorge Morales Pizarro jaunak eskaturik, prozedura arrunta dela-eta, German Spooky Productions, S.L.ren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 611/2013 prozeduran, ondoko ebazpena eman da:

1.–Aurreko demanda banatutzat ematea. Harekin behar den prozedura eginen da, eta dagokion liburuan erregistratu.

2.–Aurkeztutako demanda tramitatzeko onartzen da, eta adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko entzunaldia finkatzen da, deialdi bakarrean: 2013ko azaroaren 25ean izanen da, goizeko 08:40an, epaitegi honetako entzunaldi aretoan. Prozedura arruntaren prozedura-arauei jarraituz gauzatuko da.

Egin bekie zitazioa alderdiei, eta igor bekizkio alderdi demandatuari demandaren kopia eta erantsitako agiriena, bai eta akats zuzenketarena ere.

Kontsulta bitez bulego judizialaren datu-base informatikoko bidezko erregistroak, alderdiak lokalizatzeko beharrezkoa bada.

Eta German Spooky Productions, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, horretarako ezarritako bitartekoaren bidez, salbu eta autoen ebazpenenak, edo prozedurari amaiera ematen dioten edo intzidentea ebazten duten epai edo dekretuenak, edo epatzeenak.

Madrilen, 2013ko irailaren 2an.–Idazkari judiziala, Ismael Perez Martinez.

Iragarkiaren kodea: J1312810