187. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 657/2013 prozedura arrunta

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 657/2013 prozesuan ebazpena eman da gaurko egunean, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko. Bertan erabaki da Ingeliur Sociedad Limitada Laboral enpresa demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago.

Eta aipatu enpresari zitazioa egiteko, 2013ko urriaren 9ko 10:30ean 103. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kalea, 4. 1. solairua) ager dadin adiskidetze ekitaldia edo, hala badagokio, judizioa egitera, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko irailaren 16an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1312825