4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 135/2012 prozedura
Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen du: Juan José Amorena Salamanca, Mikel Fernández Zabalza, Silvia Pérez-Zabalza Ruggeiri, Matilde Mendieta Goicoechea, Cyril Laurent Aguerre, Egoitz García Sánchez eta Alfonso Carlos Saralegui Iribarren jaun-andreek eskaturik, organo judizial honetan titulu judizialak betearazteko 135/2012 autoak bideratzen ari dira Presión y Fuerza, S.L.ren aurka, eta haien barrenean kaudimengabezia-dekretua eman da 2013ko irailaren 13an. Dekretuaren kopia ikusgai dago epaitegi honen Idazkaritzan.
Eta Presion y Fuerza, S.L.ri legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, ageri diren ohartarazpenak barne, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.
Iruñean, 2013ko irailaren 13an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1312842