4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua
Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen du: Oscar Casatorre Chamorrok, Samuil Iovu Trincek, Ivan Syvakek, Waldemar Tadeusz Wolkowickik eta Roman Nesterykek eskaturik, organo judizial honetan titulu judizialak betearazteko 0000143/2012 autoak bideratzen ari dira JSD Decotecno Txerno, S.L.ren aurka, eta haien barrenean kaudimengabezia-dekretua eman da 2013ko irailaren 9an. Dekretuaren kopia ikusgai dago epaitegi honen Idazkaritzan.
Eta JSD Decotecno Txerno, S.L.ri legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, ageri diren ohartarazpenak barne, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.
Iruñean, 2013ko irailaren 9an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1312675