187. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 665/2013 prozedura arrunta

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000665/2013 prozeduran ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko. Ebazpenaren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da hiru eguneko epean.

Eta Jarc Mantenimiento, S.L.ri jakinarazpena eta zitazioa egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, zedula hau egiten da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, eta adierazten da adiskidetze-ekitaldia 2014ko maiatzaren 13ko 11:40ean eginen dela epaitegi honetako idazkari judizialaren aurrean eta, beharrezkoa bada, 2014ko maiatzaren 13an, 11:45ean, adiskidetze-ekitaldia eta judizioa, 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an. Deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko irailaren 9an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1312671