187. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 5322/2012 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, jagoletzaren arau-haustearen araubideko falta bat dela eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

89/2013 epaia.

Iruñean, 2013ko martxoaren 5ean.

Nik, Fermín Otamendi Zozaya jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, jagoletzaren arau-haustearen araubideko falta bat dela eta, bideratzen ari den 5322/2012 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira Fiskaltza eta, inplikatu gisa, Mercedes Soto Gámez, salatzaile gisa, eta Joaquín Miguel Huarte Guillén, salatu gisa. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Epaitza:

Joaquín Miguel Huarte Guillén absolbitu egiten dut hasiera batean leporatu zitzaion faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko agintzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Joaquín Miguel Huarte Guilléni jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko irailaren 5ean.–Idazkari judiziala, María Ángeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.

Iragarkiaren kodea: J1312570