187. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 169/2013 prozedura

Iruñean, 2013ko irailaren 9an.

Inmaculada Jurio Macaya andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko 169/2013 prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan betearazpena abiarazteko egintza eman da 2013ko maiatzaren 10ean, eta interesdunak haren kopia du eskura bulego judizial honetan.

Eta Raul Larraburu Gomara jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen honen aurka egin dezakeela hamar eguneko epean, abokatuaren eta prokuradorearen bitartez, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2013ko irailaren 9an.–Idazkari judiziala, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1312566