187. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 757/2012 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioagatik, eta betearazpena abiarazteko dekretua eman dela 2012ko urriaren 15ean. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Bukatutzat jotzen da Elena Zoco Zabala prokuradore andreak, Banco Popular-e, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz, Carolina Lisstte Veliz Moreira andrearen aurka sustatutako prozesu monitorio hau, 1.749,29 euro gehi itundutako interesak erreklamatzeko.

Behin hartzekodunak idazkia aurkezten duenean betearazpena abiaraz dadila eskatzeko, postulazioaren betekizunak beterik, erabakiko da.

Ebazpen hau ez da irmoa, eta organo judizial honi zuzendutako berrikusteko errekurtsoa jar daiteke haren aurka. Errekurtsoa jartzeko, idazki bat aurkeztu beharko da organo honetan bost eguneko epean, ebazpenak zer arau-hauste egiten duen besterik ez aipatuta (PZLaren 454. bis 2 artikulua).

Eta Carolina Lisstte Veliz Moreirari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko irailaren 10ean.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1312670