4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 269/2013 prozedura arrunta
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:
Ezesten dut Javier Araiz Rodríguez prokuradore jaunak, Juan Miguel Latasa Azparren jaunaren izenean eta hura ordezkatuz jarritako demanda, eta, horrenbestez, absolbitzen ditut José María Jiménez Soto jauna, non den jakiterik ez baitago, eta Axa Seguros y Reaseguros Generales, Miguel Leache Resano prokuradore jaunak ordezkatua. Prozesuko kostuak demandatzaileak ordaindu behar ditu.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.
Eta José María Jiménez Sotori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2013ko irailaren 9an.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1312587