2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KINTOKO MANKOMUNITATEA
Lan-kontratudun finkoak funtzionario bilakatzea
Kintoko Mankomunitateko Batzarrak, 2013ko abuztuaren 21ean egindako bilkura berezian, akordio hau hartu zuen.
Kontuan izanda 19/2013 Foru Legea, maiatzaren 29koa, Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzkoa eta ikusita idazkariaren txostena, erabaki da:
Lehenbizikoa.–Mankomunitateko lan-kontratudun finkoa, Antonio Maritorena Iturralde, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzea, uztailaren 5eko 258/2004 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Bigarrena.–Funtzionario bilakatzen diren langileek ordura arte aplikatu zaien gizarte segurantza eta aurreikuspen sozialen sistema bera izanen dute eta lanpostu berari atxikita segituko dute.
Hirugarrena.–Langile horiei aplikatuko zaizkien lansariak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta hori garatzeko xedapenetan funtzionarioentzat ezarrita daudenak izanen dira.
Laugarrena.–Langilea 2013ko uztailaren 1ean sartuko da egiazki Estatutuan.
Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunei helaraziko zaie eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara, zerrenda batean zehaztuz lanpostua eta dagozkion maila, antzinatasuna eta funtzionario gradua, ondoko eranskinean agertu bezala.
Baztanen, 2013ko abuztuaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Garbiñe Elizegi Narbarte.
Iragarkiaren kodea: L1313195