2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Lan-kontratudunak funtzionario bilakatzeko epea irekitzea
Mankomunitateak, 2013ko uztailaren 29an egin batzarrean, erabaki zuen hasiera ematea lan-kontratudun finkoak Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzeko prozesuari, Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legean ezarritako baldintzen arabera.
Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, funtzionario bilakatzeko eskaerak udal honetako buruari zuzenduko zaizkio, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, mailari dagokion titulazioarekin batera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretuaren 12 eta 15. artikuluetan xedatuari jarraikiz.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Urrotz-Hirian, 2013ko uztailaren 29an.–Mankomunitateko jarduneko burua, Elsa Plano Urdaci.
Iragarkiaren kodea: L1313074