187. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

359E/2013 EBAZPENA, irailaren 3koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa ez egitea erabakitzen duena Ezkabarteko (Arre) 15. poligonoko 123. lurzatian dauden instalazioetan hondar ferrikoak biltegiratzeko jarduerarako. Proiektuaren sustatzailea Chatarrería y Desguaces Landaben, S.L. da.

Espedientea:

Jarduera sailkatuak:

Jarduera: hondar ferrikoak biltegiratzeko jarduera Arren.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko Foru Legearen Erregelamenduaren eranskina: 4A-Jarduera sailkatuaren udal lizentzia eta ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar dituzten jarduera eta instalazioak, hautapen irizpideen aplikazioaren arabera.

Herria: Arre. Udalerria: Ezkabarte. Poligonoa: 15. Lurzatia: 123.Sustatzailea: Chatarrería y Desguaces Landaben, S.L. Eskaeraren data: 2013/04/30.

2013ko apirilaren 30ean, goian aipatutako espedientearen dokumentazio teknikoa sartu zen Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan, proiektuak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar duen edo ez erabaki dadin, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 59. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretu horren 3.C eranskinean ezarritako irizpideak aplikatuta, jakitera ematen da ez dela beharrezkoa Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa bezala tramitatzea, jarduera proposatzen baita Arreko urbanizatutako eremuaren barruan dauden nabe batzuen hormigoizko zabaldian, eta, jardueraren ezaugarriak direla-eta, ez da eragin potentzialik antzematen, baldin eta beharrezko neurri zuzentzaileak aplikatzen badira. Izan ere, zabaldia Ultzama ibaiaren ertzearen ondoan dago, 75-100 urteko birgertatze aldia duen uholdeko toki batean.

Horrenbestez, proiektuaren ezaugarriak, kokalekua eta izan dezakeen eragina abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 3.C eranskinean ezarritakoari jarraikiz azterturik, espedientean agertzen diren txostenak ikusirik eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren irailaren 13ko 1436/2011 Ebazpenaren bidez eman dizkidaten eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa ez du behar Ezkabarteko (Arre) 15. poligonoko 123. lurzatian dauden instalazioetan hondar ferrikoak biltegiratzeko jarduera baimentzeko proiektuak. Proiektu hori Chatarrería y Desguaces Landaben, S.L.k sustatu du eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 3.C eranskineko irizpideak aplikaturik, 4.A eranskinaren H atalean sartuta dago. Espedientea udalaren jarduera sailkaturako lizentzia bezala tramitatuko da, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak ingurumen arloko txostena eman eta gero.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Ezkabarteko Udalari eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko irailaren 3an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1312530