2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE ARAKIL
Ordenantza, Uharte Arakilgo udal mugapean animaliak
edukitzea arautzen duena. Behin betiko onespena
Uharte Arakilgo Udalak, 2013ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Uharte Arakilgo udal mugapean etxeko animaliak edukitzea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespenaren erabakia 2013ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 30ean, eta Udalaren iragarki oholean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Uharte Arakilen, 2013ko irailaren 20an.–Alkatea, Javier Rodríguez Astiz.
Iragarkiaren kodea: L1313037