2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
Udal Plan Orokorreko 5. sektoreko UT 2.2 unitatea
birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2013ko irailaren 16an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen San Adriango Udal Plan Orokorreko S-5 sektoreko UT 2.2 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, 2013ko ekainaren 28ko dokumentuaren arabera, José Martín Errea Rodríguez arkitektoak prestatu baitzuen eta konpentsazio batzordeak sustatu. Agiriaren barnean memoria, akta eta sei plano sartu dira.
Hori guztia argitara ematen da, indarrean dagoen legeria bete dadin.
San Adrianen, 2013ko irailaren 20an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L1313034