187. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan egin aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 30ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1.–Kreditu berezia:

–Gastuen 6. kapituluan kontu-sail hau sortuko da:

121 685, soinu-ekipoak, 500 euroko kreditua duena.

–Gastuen 2. kapituluan, kontu-sail honek lagako du bere kredituen zati bat:

121 22604, bankuetako komisio eta zerbitzuak, 500 euro.

2.–Diru-sarrera bidezko kredituak:

–Gastuen kapituluan kontu-sail hauek sortuko dira:

452 625, helduendako gimnastika aparatuak, 8114,51 euroko kreditua duena.

121 625, fotokopiagailua, 2000 euroko kreditua duena.

–Diru-sarreren 7. kapituluan kontu-sail hau sortuko da:

75507, libreki erabakitzeko inbertsioak, 10114,51 euroko kreditua duena.

Garesen, 2013ko irailaren 19an.–Alkatea, Fidel Aracama Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1313017