187. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntza ematea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako ebazpen hau eman zuen 2013ko abuztuaren 28an:

RAL 28-AGO-13 (4/BI).

“Ikusirik 2013. urtean Larrialdi Humanitarioetan Jarduketak Egiteko Diru-laguntzen Deialdi Publikorako oinarriak, eta ikusirik, halaber, Garapenaren aldeko Lankidetzako Programaren proposamenari buruzko txosten teknikoa, ondokoa EBATZI DUT:

1.–6.000 euroko diru-laguntza ematea Asociación de Amigos del Sahara GGKEri, “Saharako haurrak hartzea” proiekturako, laguntza humanitario gisara, 2013. urtean larrialdi humanitarioetan jarduketak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoaren B modalitatearen barruan.

2.–6.000 euroko gastua xedatu eta ordaintzeko betebeharra aitortzea, 2013ko aurrekontuko 70/46200/482090 kontusailaren kargura, Asociación Navarra Amigos del Sahara GGKEren alde, lehenbiziko puntuan adierazitako jarduketak gauzatu ditzan.”

Iruñean, 2013ko abuztuaren 28an.–Enrique Maya Miranda, Alkate Udalburua.

Iragarkiaren kodea: L1313078