187. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntza ematea

Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzi Delegatuak honako ebazpen hau eman zuen 2013ko irailaren 3an:

RBI 03-SEP-13 (1/BI).

“IKUSIRIK 2013. urtean larrialdi humanitarioetan jarduketak egiteko diru-laguntzen deialdi publikorako oinarriak, eta ikusirik, halaber, garapenaren aldeko lankidetzako programaren proposamenari buruzko txosten teknikoa, ondokoa EBATZI DUT:

1.–12.000 euroko diru-laguntza ematea UNICEFeko Nafarroako komitea GGKEri, “Laguntza humanitarioa Jordanian errefuxiatutako Siriako herritarrentzat” proiekturako, laguntza humanitario gisara, 2013. urtean larrialdi humanitarioetan jarduketak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoaren A modalitatearen baitan.

2.–12.000 euroko gastua xedatu eta ordaintzeko betebeharra aitortzea, 2013ko aurrekontuko 70/46200/482090 kontusailaren kargura, UNICEFeko Nafarroako komitea GGKEren alde, lehenbiziko puntuan adierazitako jarduketak gauzatu ditzan.”

Iruñean, 2013ko irailaren 3an.–Ana Lezcano Galar, Zinegotzi Delegatua.

Iragarkiaren kodea: L1313072