187. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntza ematea

Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzi Delegatuak honako ebazpen hau eman zuen 2013ko uztailaren 30ean:

RBI 30-JUL-13 (14/BI).

“Ikusirik espedientean jasotako agiriak, ondokoa EBATZI DUT:

1.–1.200 euroko diru-laguntza ematea España con Alter Nativas GKEri “Turismoaz hausnartu: turismoari eta garapenari buruzko aldizkari digitala” proiekturako, 2013. urtean unean uneko sentsibilizazio- eta hezkuntza-jarduketak gauzatzeko diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdi publikoaren barruan.

2.–Gastua xedatu eta ordaintzeko betebeharra aitortzea, 2013ko aurrekontuko 70/46200/482090 kontusailaren kargura, 1.200 euroko zenbatekoaz, Alter Nativas GKEren alde, lehenbiziko puntuan adierazitako jarduketak gauzatu ditzan.”

Iruñean, 2013ko uztailaren 30ean.–Ana Lezcano Galar, Zinegotzi Delegatua.

Iragarkiaren kodea: L1313069