187. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntza ematea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako ebazpen hau eman zuen 2013ko abenduaren 28an:

RAL 28-AGO-13 (3/BI).

“Ikusirik 2013. urtean Larrialdi humanitarioetan jarduketak egiteko diru-laguntzen deialdi publikorako oinarriak, eta ikusirik, halaber, Garapenaren aldeko lankidetzako programaren proposamenari buruzko txosten teknikoa, ondokoa EBATZI DUT:

1.–12.000 euroko diru-laguntza ematea Acnur GGKEri, “Siriako larrialdia: oinarrizko beharrak eskuragarri Siriako errefuxiatuentzat” proiekturako, laguntza humanitario gisara, 2013. urtean larrialdi humanitarioetan jarduketak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoaren A modalitatearen barruan.

2.–Gastua xedatu eta ordaintzeko betebeharra aitortzea, 70/46200/482090 kontusailaren kargura, 12.000 euroko zenbatekoaz, Acnur GGKEren alde, lehenbiziko puntuan adierazitako jarduketak gauzatu ditzan.”

Iruñean, 2013ko abuztuaren 28an.–Enrique Maya Miranda, Alkate Udalburua.

Iragarkiaren kodea: L1313066