2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Diru-laguntza ematea
Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako ebazpen hau eman zuen 2013ko abuztuaren 28an:
RAL 28-AGO-13 (2/BI).
“Ikusirik 2013. urtean Larrialdi humanitarioetan jarduketak egiteko diru-laguntzen deialdi publikorako oinarriak, eta ikusirik, halaber, Garapenaren aldeko lankidetzako programaren proposamenari buruzko txosten teknikoa, ondokoa EBATZI DUT:
1.–12.000 euroko diru-laguntza ematea Rasd Adiskidantzarako Nafar Elkartea (ANARASD) GGKEri, laguntza humanitario gisara, “Haur-esnea saharar haurrentzat” proiekturako, 2013. urtean larrialdi humanitarioetan jarduketak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoaren A modalitatearen barruan.
2.–12.000 euroko gastua xedatu eta ordaintzeko betebeharra aitortzea, 70/46200/482090 kontusailaren kargura, Rasd Adiskidantzarako Nafar Elkartea (ANARASD) GGKEren alde, lehenbiziko puntuan adierazitako jarduketak gauzatu ditzan.”
Iruñean, 2013ko abuztuaren 28an.–Enrique Maya Miranda, Alkate Udalburua.
Iragarkiaren kodea: L1313061