2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Carlos III karrikako zati bat urbanizatzeko proiektua.
Hasierako onespena
Alkatetzaren 2013ko irailaren 13ko 131/2013 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Carlos III karrikako zati batean zoladura eta azpiegiturak paratzeko proiektua, Cintec, S.L., Consulting de Ingenieríak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134, 76 eta 74. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.
Murchanten, 2013ko irailaren 13an.–Alkate udalburua, Tomás Aguado Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1313015